2022ko abenduaren 21ean Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2022ko abenduaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:
1. 2022ko azaroaren 28ko bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
2. Alkatetzak emandako ebazpenen berri ematea.
3. Eibarko EAJ-PNV udal-taldeak Gazteria Batzorde Aholkularian egin duen bokal-aldaketaren berri ematea.
4. Kirolaren, Jarduera Fisikoaren eta Bizimodu Osasuntsuaren Batzorde Aholkulariaren sorreraren berri ematea.
5. Eibarko Eskola Kontseiluaren Batzarrerako udal-ordezkariak izendatzea.
6. Eibarko Udalak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren esku uzten du Euskal Poliziaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuen kudeaketa-agindua.
7. Titulazio-aldaketak Lanpostuen Zerrendan.
8. Eibarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta lan-kontratudunen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren (Udalhitz) 95. eta 96. artikuluak indargabetzea, baita Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko 2021-2022 Plana ere.
9. EAJ-PNV udal-taldeak aurkeztu duen mozioa, espazio publikoan zuhaitzak landatzeari eta zaintzeari buruz eta PSE-EE(PSOE) udal taldeak Eibarko EAJ-PNV erregistratutakoaren Mozioari aurkeztutako erdibideko mozioa.
10. Elkarrekin Podemosen - IU Ezker Anitza – Equo Berdeak Eibar eta Eibarko EH Bilduren arteko erdibideko mozioa, Elkarrekin Podemosek - IU Ezker Anitza – Equo Berdeak Ebar koalizioak zuntz optikoa instalatzeko aurkeztutako mozioaren aurrean.
Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.