Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2021eko otsailaren 22ko Udal Osoko Bilkurak onartutako proposamenak

 2021eko otsailaren 22an egindako Udal Batzarra.

2021eko otsailaren 22an egindako Udal Batzarra.

2021/02/23

Udalbatzak behin betiko onartu zuen 2021eko Aurrekontu Orokorra, baita Eibarko Udalaren adierazpena ere, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, besteak beste.

Udalbatzarrak, 2021eko otsailaren 22an (astelehena) egindako osoko bilkuran, 2021eko urtarrilaren 15eko eta 25eko osoko bilkurei zegozkien akta zirriborroak onartu zituen. Ondoren, Alkatetzaren ebazpenen kontuak eman ziren, bai eta udaleko kontu-hartzaileak eragozpen-ohar bati buruz egindako txostenaren kontuak eman ere.

Halaber, Eibarko Udalaren eta Gurutze Gorriaren arteko lankidetza-hitzarmena onartu zen, nazioarteko babesaren eskatzaileei eta/edo errefuxiatuei aldi baterako harrera egiteko proiektua garatzeko.

Gai-zerrendatik kanpo, ez ziren onartu Juan Luis Tuero Ormaetxea jaunak 2021eko ekitaldiko aurrekontuari aurkeztutako alegazioak, eta behin betiko onartu zen aurrekontu hori, hasierako onarpenean planteatutako moduan.

Azkenik, martxoaren 8ko (Emakumeen Nazioarteko Eguna) Eibarko Udalaren Adierazpena onartu zen.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2021eko otsailaren 22ko saioaren bideoa