Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2021eko maiatzaren 31n Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2021eko maiatzaren 31n egindako Udalbatzarraren irudia.

2021eko maiatzaren 31n egindako Udalbatzarraren irudia.

2021/06/01

Udalbatzak, beste gai batzuen artean, honako hauek onartu zituen: Eibarko Matxaribarren SAPUI-3 Industria Sektorearen Plan Partzialaren Ordenantza aldatzea eta PSE-EE eta Eibarko EAJ-PNV udal taldeak Elkarrekin Podemosek hilekoaren pobreziari buruz erregistratutakoaren mozioari aurkeztutako erdibideko mozioa.

2021eko maiatzaren 31n egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

1. 2021eko apirilaren 26ko egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.

2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

3.  Alkatetzaren 2021-4-27ko ebazpenen berri ematea:

  • Gobernu Batzarreko kide eta seigarren alkateorde izendatzea.
  • Ordezkaritza berezia kirol arloan.
  • Gazteria Batzorde Aholkulariko lehendakaritza.

4. Alkatetzaren 2021-5-12ko Ebazpenaren berri ematea: Batzorde Aholkulari batzuen lehendakaritza ordezkatzea.

5. PSE-EE (PSOE)  Udal taldeak hainbat batzorde aholkularitan egindako bokal-aldaketaren berri ematea.

6. Alkatetzaren proposamena Udalak Haurreskolak Partzuergoan duen ordezkaria izendatzeko.

7. Alkatetzaren proposamena Kirol Patronatuaren Zuzendaritza Kontseiluan bokala izendatzeko.

8. Kreditu aldaketarako seigarren espedientea onartzeko proposamena, Udal Aurrekontuko partiden arteko transferentziengatik.

9. Konpromisoko kredituen egoera onesteko proposamena, 2022 eta 2023 urteetarako alokairurako dirulaguntzak kreditu egoki eta nahikoaz zuzkitzeko. 

10. Plan Estrategikoaren eranskina aldatzeko proposamena, udalerriko gazteei zuzendutako alokairu-dirulaguntzaren deialdia egiteko.

11. Eibarko Matxaribarren SAPUI-3 Industria Sektorearen Plan Partzialaren Ordenantza aldatzea.

12. PSE-EE eta Eibarko EAJ-PNV udal taldeak Elkarrekin Podemosek hilekoaren pobreziari buruz erregistratutakoaren mozioari aurkeztutako erdibideko mozioa.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2021eko maiatzaren 31n Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa