Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2021eko irailaren 27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2021eko irailaren 27ko Udalbatzarraren irudia.

2021eko irailaren 27ko Udalbatzarraren irudia.

2021/09/28

Udalbatzak, beste gai batzuen artean, honako proposamen hauek onartu zituen: hasierako onespena ematekoa Eibarko Hirian ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantzari egindako aldaketei eta Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindakoa, 2022ko tarifak onartzeko.

2021eko irailaren 27an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

1.     2021eko uztailaren 26an egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.

2.      Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

3.      Eibarko Hirian ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantzari hasierako aldaketa egiteko proposamena.

4.      Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindako proposamena 2022ko tarifak onartzeko.

5.      Kreditu aldaketarako hamabigarren espedientea, Udal Aurrekontuko partiden arteko transferentziengatik.

6.      Dirulaguntzen plan estrategikoa aldatzeko proposamena eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena. (Desgaitasun funtzionala duten pertsonen artean kirola egitea sustatzea.)

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2021eko irailaren 27an Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa