Eibarko Udala

2021eko apirilaren 26an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2021/04/27
2021eko apirilaren 26ko Udalbatzarraren irudia.
Udalbatzak, beste gai batzuen artean, honako hauek onartu zituen: Eibarko Merkataritza Suspertzeko 2019-2024 Plan Berezia, Txonta eremuan etxebizitza publikoa sustatzeko lankidetza-hitzarmena edota Eibarko Pentsiodunen Mahaiak banku-erakundeen zerbitzuei buruz aurkeztutako mozia eta Eibarko EAJ-PNV udal-taldeak aurkeztutako beste bat, Eibarko kaleetatik amiantoa kentzeari buruzkoa.

2021eko apirilaren 26an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

  • 2021eko martxoaren 4, 13 eta 29ko egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.
  • Ander Curiel Ayuso jaunak zinegotzi- kargua hartzea.
  • Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
  • Eibarko Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia 2019-2024
  • Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskina aldatzeko proposamena, “Umeak eskolara” eta “Dirulaguntzak Ikasleei” dirulaguntzak aldatzeko.
  • Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskina aldatzea, autonomo-enpresentzako eta ostalaritzarentzako dirulaguntzen kudeaketa errazteko.
  • Dirulaguntzen plan estrategikoaaren eranskina aldatzeko eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena. (Emakumezkoen txirrindularitza-txapelketa antolatzea).
  • Dirulaguntzen plan estrategikoaren eranskina aldatzeko eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena. (Valenciaga Oroitzarrea txirrindularitza-lasterketa antolatzea).
  • Txonta eremuan babes publikoko etxebizitzak sustatzeko lankidetza-hitzarmena.
  • ELKARREKIN EIBAR-PODEMOS / EZKER ANITZA – IU/ EQUO BERDEAK taldeak aurkeztu duen mozioa, etxebizitzarako eskubidearen defentsan.
  • Eibarko Pentsionisten Mahaiak aurkeztutako mozioa, banketxeen zerbitzuei buruzkoa.
  • Eibarko EAJ-PNV taldeak aurkeztutako mozioa, Eibarko kaleetatik amiantoa kentzeari buruzkoa.
  • Ikusgarritasun lesbikoaren egunaren adierazpena, Eusko Jaurlaritzaren Berdindu Zerbitzuak egina.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2021eko apirilaren 26an Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa