Eibarko Udala

2021eko abenduaren 27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2021/12/28
2021eko abenduaren 27an egindako ohiko osoko bilkura.

Udalbatzak, beste gai batzuen artean, onartu zituen Eibarko Errebal Udal Azoka arautuko duen Ordenantza eta Barne Araudia.

2021eko abenduaren 27an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

1. Udalbatzak 2021eko azaroaren 16an eta abenduaren 1ean egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.

2. Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.

3. Eibarko Errebal Udal Azoka arautuko duen Ordenantzari hasierako onespena ematea.

4. Errebalgo Udal Azokaren Barne Araudiari hasierako onespena ematea

5.  Osoko Bilkurak 2021eko urriaren 25ean hartutako erabakiaren aurkako berraztertze-errekurtsoa: behin betiko onespena ematea, Jardiñeta kaleko 13an igogailua jartzeko okupatu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrendari.

6. Azitaingo Industrialdeko 6 zk.ko (ABC) “F” partzelaren xehetasunezko azterlanaren behin betiko onespena ematea.

7. Desjabetzearen arloko erabakien gaineko eskumenak eskuordetzeko proposamena.

8. Errebal Bizirik plataformak Estaziño-Azitain tartean trenbidea estaltzeari buruz 2021eko azaroaren 18an aurkeztutako idatziari emandako erantzuna irakurtzea.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2021eko abenduaren 27an Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa