Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2021eko abenduaren 1ean Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2021eko abenduaren 1ean egindako ohiko osoko bilkura.

2021eko abenduaren 1ean egindako ohiko osoko bilkura.

2021/12/02

Udalbatzak, beste gai batzuen artean, honako proposamen hauek onartu zituen: azaroaren 25erako emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunaren harira egin zen Deklarazioaren berri ematea edota Errebal Bizirik plataformak Errebal Plazia eraikinari buruz aurkeztutako mozioa.

2021eko abenduaren 1ean egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

1. Udalbatzak 2021eko urriaren 14an eta 25ean egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.

2. Azaroaren 25erako emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunaren harira egin den Deklarazioaren berri ematea, zeina Bozeramaleen Batzarrak onartu zuen.

3. Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.

4. Kontu-hartzaileak egindako txostenaren berri ematea. Eragozpen-oharra, 7-2021 zenbakia.

5.  Ardantza 1ean dagoen lokala DEPARKEL eta AFAGI elkarteei erabiltzen lagatzea.

6. Aldaketak egitea lanpostuen zerrendan. Plazak sortzea.

7. Aldaketak egitea lanpostuen zerrendan. Dagoeneko sortua dagoen plaza baten hizkuntza-eskakizuna aldatzea.

8. Gizarte-langile batek EHU/UPVn klaseak emateko egin duen bateragarritasun eskaera. 

9. Errebal Bizirik plataformak Errebal Plazia eraikinari buruz aurkeztu duen mozioa.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

2021eko abenduaren 1ean Udalbatzak egindako Osoko Bilkuraren bideoa