2020ko uztailaren 27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak
2020/07/28

Udalbatzak, besteak beste, 2019ko Kontu Orokorra eta Udal Inbentarioa onartu zituen, bai eta zenbait diru-laguntza ere, langabeentzako, enpresei laguntzeko edo Txontako bizitegi-eraikinak birgaitzeari buruzkoa ere.
2020ko uztailaren 27an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:
- Udalbatzak 2020ko ekainaren 29an egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
- Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.
- Eibar BHIren Eskola Kontseiluan udal ordezkariak izendatzeko proposamena.
- 2019ko ekitaldiaren Kontu Orokorra onartzea
- 2019ko abenduaren 31ko Udal Inbentarioari onespena emateko proposamena.
- Eibar Eskubaloiari Argatxako Jardiñak kaleko 1-3 zenbakian dagoen Udalaren higiezina.doan lagatzeko espedientea.
- Udal Aurrekontuko partiden arteko kreditu transferentzien hamabigarren espedientea.
- 2020ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien Hirugarren espedientea.
- 2020ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien Laugarren espedientea baliozkotzea Covid-en ondorioei aurre egiteko.
- “Errebal erabilera askotariko eraikina” obraren proiektuari dagokion konpromiso-kredituaren espedientea onartzea.
- Eibarko Udalak banakako ebaluazio- prozeduraren bidez kirol-erakundeen ohiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak emateko gastua eta deialdia onartzeko proposamena.
- “Eibarren enpresak lekualdatzeko edo handitzen/eguneratzen laguntzeko” dirulaguntzak emateko gastua eta deialdia onartzeko proposamena.
- Dirulaguntza bideratzeko gastua eta deialdia onartzeko proposamena “Eibarko langabetuak edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egin ditzaten”.
- Dirulaguntzak erkidegoei Txonta auzoan bizitegi-eraikinen birgaikuntza efizientea egiteko.
- Dirulaguntza osagarriak Txonta auzoan birgaikuntza efizientearen xede diren etxebizitzetako jabeei (pertsona fisikoak), banakako ebaluazio araubidean.
- Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzeko proposamena eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena onartzea.
- 2020ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien Bosgarren espedientea baliozkotzea Covid-aren ondorioei aurre egiteko,
- Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzeko proposamena eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena onartzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak emateko eskumenak eskuordetzeko Akordioaren indarraldia luzatzeko proposamena.
Informazio guztia kontsultatzeko, sakatu esteka honetan.
Sakatu hemen 2020ko uztailaren 27an egindako Udal Osoko Bilkura osorik ikusteko.