Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020ko urtarrilaren 27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2020ko urtarrilaren 27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2020ko urtarrilaren 27an egindako udalbatzarra.

2020/01/28

Eibarko EAJ-PNV eta Elkarrekin Eibar-Podemos taldeek larrialdi klimatikoari buruz aurkeztutako mozio transakzional bat onartu zuen Udalbatzak, eta Eibarko EAJ-PNV Taldeak hiri hondakinen edukiontziei buruz aurkeztutako bigarren mozio bat ere bai.

2020ko urtarrilaren 27an, astelehenean, egindako udalbatzarrean honako gai hauek onartu ziren ohiko bilkuran:

1. 2019ko abenduaren 27ko bilkurari dagokion aktaren zirriborroa.

2. Alkatetzaren ebazpenen kontuak ematea.

3. EH Bildu udal taldeko kideak Ogasun eta Hirigintzako lan batzordeetan aldatzeko kontuak ematea.

4. Mozio transakzionala, Eibarko EAJ-PNV eta Elkarrekin Eibar-Podemos taldeek aurkeztua, larrialdi klimatikoari buruzkoa. Ildo horretan, Eibarko Udalbatzak larrialdi klimatikoko egoera deklaratu du, eta konpromisoa hartu du larrialdi klimatikoaren aurrean erabakitasunez eta premiaz jarduteko beharrezkoak diren arau- eta aurrekontu-ekimenak sustatu, bultzatu eta adosteko. Era berean, beste hainbat konpromisoren artean, Udal Gobernuak modu transbertsalean islatu beharko du larrialdi klimatikoaren egoera plan eta programa guztietan, baita aurrerantzean landuko dituen arau eta aurrekontuetan ere.

5. Eibarko EAJ-PNV Taldeak hiri hondakinen edukiontziei buruz aurkeztutako mozioa. Kasu horretan, hiri hondakinen edukiontzien sistema aztertuko du Eibarko Udalak. Helburua Mankomunitateari egin beharreko proposamenak adostea da, zerbitzua hobetzeko eta edukiontzietako puntu guztiak berrikusteko. Lan hori Zerbitzu eta Merkatuen Aholku Batzordeak egingo du, udal taldeek beste aukera bat adostu ezean, eta beharrezko kontsultak egingo dizkie bai beste aholku batzordeei bai tokiko eragileei.

Sakatu hemen informazio guztia kontsultatzeko.

Sakatu hemen 2020ko urtarrilaren 27an egindako Udal Osoko Bilkura osorik ikusteko.