2020ko urriaren 26an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak
2020/10/27

Udalbatzak onartu zuen, besteak beste, udal-aurrekontuko partiden arteko transferentziengatik kredituak aldatzeko hemeretzigarren espedientea, bai eta lanpostuen zerrenda aldatzea ere.
2020ko urriaren 26an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:
- Udalbatzak 2020ko irailaren 24an eta 28an egindako bilkurei dagozkion akta-zirriborroak.
- Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.
- Azaroari dagokion ohiko Osoko Bilkuraren eguna finkatzea.
- Dirulaguntzen plan estrategikoa aldatzeko proposamena eta Txonta auzoan birgaitze eraginkorraren xede diren etxebizitzen eta lokalen jabe-erkidegoei dirulaguntza osagarriak emateko oinarriak onartzea.
- Udal Aurrekontuko partiden arteko kreditu-transferentzien hemeretzigarren espedientea.
- Lanpostu-zerrendaren aldaketa.
- Lantaldeko produktibitate-osagarriaren onespena.
Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.