Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020ko ekainaren 29an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2020ko ekainaren 29an telematikoki egindako Udal Batzarra.

2020ko ekainaren 29an telematikoki egindako Udal Batzarra.

2020/06/30

Udalbatzak, besteak beste, Eibarko Udalaren Etika eta Gobernu Onaren Kodea eta Eibarko EAJ-PNVk aurkeztutako mozio bat onartu zituen, aparkalekuen estrategia adosteari buruz.

2020ko ekainaren 29an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

  1. Udalbatzak egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak (2020ko otsailaren 24a, 2020ko martxoaren 2a, 2020ko martxoaren 9a, 2020ko maiatzaren 28a eta 2020ko ekainaren 15a).
  2. Alkatetzaren emandako ebazpenen kontu-ematea.
  3. Alkatetzak larrialdiko laguntzei buruz eman dituen ebazpenen kontu-ematea, COVID-19ren krisiak eragindako alarma-egoeraren ondoriozko egoera sozioekonomikoaren ondorioz.
  4. María Isabel Larrauri Arriaga andreak zinegotzi kargua hartzeari buruzkoa.
  5. PSOE-EE (PSOE) Udal-taldearen kontu-ematea bokal-aldaketak direla-eta lan-batzordeetako eta aholkularietako osaera berriari buruz.
  6. Eibarko Udalaren gobernu onaren kode etikoa. Dokumentua PSE-EEren, Eibarko EH-Bilduren eta Elkarrekin Podemosen aldeko botoekin eta Eibarko EAJ-PNVren abstentzioarekin onartu zen.
  7. 2020ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien aurreneko espedientea  baliozkotzea Covid-en ondorioei aurre egiteko.
  8. Eibarko Udalaren dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoa eguneratzeko proposamena onartzea.
  9. Eibarko EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa, aparkalekuen estrategia adosteari buruz. Mozioa onartuta, Eibarko Udalak aparkalekuen estrategia berria adostuko du, erdialdeko eta auzoetako aparkaleku-hornidura orekatzeko eta aparkaleku disuasorioak antolatzeko.

Sakatu hemen informazio guztia kontsultatzeko.

Sakatu hemen 2020ko ekainaren 29an egindako Udal Osoko Bilkura osorik ikusteko.