2020ko abenduaren 28an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2020ko abenduaren 28an egindako udalbatzarra.

2020ko abenduaren 28an egindako udalbatzarra.

2020/12/29

Udalbatzak, besteak beste, honako hauek onartu zituen: 2021-2024 aldirako udal berdintasunerako V. Plana, Eibarko Pentsiodunen Plataformak aurkeztutako mozio bat, prekarietate ekonomikoko egoeran dauden familientzako edo pertsonentzako maskaren doakotasuna bermatzeko neurriei buruzkoa, eta Errebal Bizirik Auzo Elkartearen beste mozio bat, PLAZARA! Manifestura atxikitzea eskatzeko.

2020ko abenduaren 28an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:

1. Udalbatzak 2020ko abenduaren 4an egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.

2. Alkatetzak emandako ebazpenen kontu-ematea.

3. Eibarko Udaleko Berdintasunaren V.Plana.

4. 2020ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien zortzigarren espedientea  baliozkotzea, COVID-aren ondorioei aurre egiteko.

5. Erretiro aurreratuarentzako primak ofizioz berrikusteko espedientea.

6. Lanpostuen Zerrenda aldatzea: Errenten eta Diru-bilketaren teknikaria.

7. Eibarko Pentsiodunen Plataformak aurkeztu duen Mozioa, egoera ekonomiko larrian dauden pertsona edo familientzako maskarak doakoak izango direla bermatzeko neurriak hartzeari buruz.

8. Errebal Bizirik Auzo Elkarteak aurkeztutako mozioa Udal bilkurari eskatzeko bat egin dezan PLAZARA! Manifestuarekin.

Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.

BIDEOA: 2020ko abenduaren 28an egindako Udal Osoko Bilkura.