Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Berrerabili eta Berrasmatu (2023-02)” tailerren onartutakoen zerrenda zuzenduak

irudia

irudia

2023/10/02

Abisu garrantzitsua: Akatsa "Berrerabili eta Berrasmatu" tailerren onartutakoen zerrendetan (2023-02)

Matrikulatutako pertsonen kopuruak ezarritako gehienezko ikasle kopurua gainditu duen tailerretan, akats bat antzeman da urriaren 2an argitaratutako onartutako pertsonen zerrendetan; tailer horietan izena emandako pertsonen zerrenda egiterako orduan, zozketa egin aurretik ez direlako izena eman dutenei alfabetikoki ordenatu.

Hori dela eta, tailerren oinarrietan jasotako "Kudeaketa eta funtzionamendu arauen" arabera, onartutakoen zerrendak berriro egin dira, aurrekoak ordezkatzen dituztenak  (ikus ONARTUTAKOEN ZERRENDA ZUZENDUAK).

https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/ikastaroak-lehiaketak-sariketak/201cberrerabili-eta-berrasmatu201d-tailerrak

Hurrengo zerrendetan EZ da aldaketarik egon, izena eman duten pertsonen kopuruak, ezarritako gehienezko kopurua ez duelako gainditu, beraz, matrikula guztiak onartu dira.

  • Ikasi zure bizikleta konpontzen
  • Birziklatu erabiltzen ez duzun arropa (eus/gaz)
  • Paperarekin jolasean: abalorioak eta osagarriak.
  • Berrasmatu etxerako apaingarriak beirari bizitza berria emanez

Aldaketa horiek direla eta, gaur, urriak 4, mezu elektroniko bat bidaliko zaie onartuei tailerretan onartuak izan direla baieztatzeko.

Hori dela eta, matrikulak formalizatzeko epea luzatu egin da,  eta 2023ko urriaren 4tik 2023ko urriaren 15era arte (biak barne) “Berrerabili eta Berrasmatu tailerrak. Matrikula orria” izeneko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta utzi behar da Pegora sarrerako atearen ondoan (autozerbitzuko makina dagoen lekuan) dagoen postontzian. Postontzia zabalik egongo da asteko egun guztietan (igande eta jaiegunetan barne), 7:30etik 21:30era.

Matrikula orria behar bezala aurkeztea derrigorrezko baldintza izango da tailerretan parte hartu ahal izateko. Matrikula ez aurkezteak plaza galtzea ekarriko du.

“Onartutakoen zerrenda zuzenduan” dauden eta matrikula aldez aurretik aurkeztu duten pertsonen kasuan, ez da beharrezkoa izango berriro aurkeztea.

Ordainketa modua: ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakarrean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Informazio gehiago: ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08