Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019ko urtarrilaren 2an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2019/01/03

Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, gastu-baimena “Errebal: funtzio anitzeko eta kultura-ekipamenduko eraikinaren proiektu eraberritua” obraren proiektua egiteko, eta kontratazio-espedienteari hasiera emateko. Horrez gain, bi mozio onartu ziren: Eibarko emakumeen mugimenduak aurkeztutakoa Andretxearen lokala tokiz aldatzeari buruz eta Eibarko EAJ-PNVk aurkeztu zuena Guardia Zibilaren etxeak okupatzen duen lekua libratzeko eta Irabazik aurkeztutakoa,

2019ko urtarrilaren 2an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  1. 2018ko urriaren 29an Udalbatzak egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
  2. “Errebal funtzio anitzeko kultura-ekipamenduko eraikinaren proiektu eraberritua” lan proiektua burutzeko gastua onartzea eta kontratazio espedienteari hasiera ematea.
  3. 2019-2020 Erretiroen Plan Estrategikoa.
  4. Lanpostu-zerrendaren aldaketa Ekonomia Garapeneko arduradun teknikoaren plazan.
  5. Eibarko emakumeen mugimenduak aurkeztutako mozioa Andretxearen lokala tokiz aldatzeari buruz. PSE-EEk eta EH-Bilduk aldeko botoa eman zuten eta Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi abstenitu egin ziren.
  6. EAJ-PNVk aurkeztu duen mozioa Guardia Zibilaren etxeak okupatzen duen lekua libratzeko. EH-Bilduk, Eibarko EAJ-PNVk eta Irabazik aldeko botoa eman zuten eta PSE-EEk kontrakoa.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN

2019ko urtarrilaren 2ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.