Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019ko urriaren 28an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2019ko urriaren 28an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2019ko urriaren 28an egindako Osoko bilkura.

2019/10/29

Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erakunde arteko Sareari, Gaztematikari, atxikitzea eta Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa eta dirulaguntza-deialdia, Eibarren kokatutako enpresek langabeak kontratatzeko (Lanbide 2).

2019ko urriaren 28an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak ondorengoak dira:

  1. 2019ko irailaren 30ean Udalbatzak egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa. 
  2. Alkatetzaren ebazpenen kontu-ematea.
  3.  Gaztematikari atxikitzea, Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erakunde arteko Sareari, alegia.
  4. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko Udalaren arteko kudeaketa-gomendioaren hitzarmena, mendekotasuneko prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonek jasotzen dituzten zainketen kalitatearen aldizkako jarraipena egiteko.
  5. 2019ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bostgarren espedientea.
  6. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa onartzea eta dirulaguntza-deialdia onartzea, hau da, Eibarren finkatutako  enpresek Langabetuak kontratatzeko dirulaguntza (LANBIDE 2). Prozedura: zuzeneko dirulaguntza banakako ebaluazio araubidez.
  7. Xehetasunezko azterketaren hasierako onarpena ematea San Andrés kaleko 4, 5 eta 6. zenbakiei.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN

2019ko urriaren 28ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.