Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019ko martxoaren 25ean Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2019/03/26

Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, Irabazik aurkeztutako mozio bat, “Janariak alperrik botatzea ekidin, ingurumen- eta gizarte-hobekuntzarekin bat eginez” izenburupean, eta Eibarko EAJ-PNVk aurkeztutako beste bat, Txontaren etorkizuna erabakitzeko gogoeta partekatuari buruzkoa.

2019ko martxoaren 25an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  1. 2019ko urtarrilaren 2an Udalbatzak egindako bilkurari dagokion  akta-zirriborroa onartzea.
  2. Alkatetzaren ebazpenen kontu-ematea.
  3. Kudeaketa-gomendio materialari buruzko hitzarmena, Eibarko Udalaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren artekoa, Tokiko Poliziaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesuak kudeatzeko.
  4. Eibarko Udalak eskolaz kanpoko jarduerak egiteko ematen dituen dirulaguntzen Oinarri arautzaileak aldatzeko proposamena.
  5. Eibarko Udalak establezimenduetako errotuluak, inskripzioak eta irudi korporatiboa osatzen duten elementuak euskaraz edo ele bietan jartzeko emango dituen dirulaguntzen Oinarri arautzaileak onartzeko proposamena.
  6. Eibarko Udalak adikzioen arazoak izan eta herritik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonei ematen zaizkien dirulaguntzen Oinarri arautzaileak aldatzeko proposamena.
  7. Ordenantza Fiskalak eta prezio publikoak aldatzea –Tasa, bidaiarien herri barruko garraio zerbitzuagatik-.
  8. Lanpostuen zerrendan hainbat plaza sortzea.
  9. Lantaldeko produktibitate-osagarriak onartzea.
  10. Eibarko Udaleko langileen Batzordeak aurkeztutako mozioa udal plantillaren eros-ahalmena berreskuratzeko. Mozio horretako bigarren puntua ontzat eman zen bakarrik. Puntu horretan, ondorengoa eskatzen da: "Udal gobernuari datorren apirilaren 8a baino lehen Tokiko Negoziazio Mahaia eratu behar dela, eta negoziaziorako egutegi loteslea ezarri behar dela eskatzea, bai 2016ko ekaineko akordioan konprometitutako erosteko ahalmen berreskuratzeko formulak, bai plantillari eragiten dioten eta eguneratu behar diren gainerako gaiak, negoziatzeko". PSE--EEk, EH-Bilduk eta Irabazik aldeko botoa eman zuten. Eibarko EAJ-PNV Udal Taldea, berriz, abstenitu egin zen.
  11. Irabazik aurkeztutako mozioa:  “Janariak alperrik botatzea ekidin, ingurumen- eta gizarte-hobekuntzarekin bat eginez”. Mozioa aho batez onartu zen.
  12. EAJ-PNVk aurkeztu duen mozioa Txontaren etorkizuna erabakitzeko gogoeta partekatuari buruzkoa. Mozioa aho batez onartu zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN. 

2019ko martxoaren 25eko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.