Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019ko azaroaren 25ean Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2019ko azaroaren 25ean Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2019ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkura.

2019/11/26

Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, 2019ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien zortzigarren eta bederatzigarren espedienteak eta erdibideko mozioa, hondatutako etxebizitza eraikinei buruz.

2019ko azaroaren 25ean egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak ondorengoak dira:

  • 2019ko urriaren 15ean (2), urriaren 28an eta azaroaren 8an Udalbatzak egindako bilkurei dagozkion akta-zirriborroak onartzea.
  • Alkatetzako ebazpenen kontu-ematea.
  • Eibarko EAJ-PNV udal taldearen koordinatzaile karguaren kontu-ematea.
  • Alkatetzaren proposamena Eskola Kontseiluetan udal ordezkariak izendatzeko.
  • Kreditu Gehigarrien 8. Espedientea.
  • Kreditu Gehigarrien 9. Espedientea.
  • Alkatetzaren proposamena dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskina aldatzea eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzea..
  • Deialdia eta oinarriak, Eibarko Udalak 2019 eta 2020an dirulaguntzak eman ditzan alokairuko etxebizitzak merkatuan jartzeko, gazteen emantzipazioa errazteko xedez.
  • Deialdi eta oinarri espezifikoak onartzeko proposamena: jarduera ekonomikoetarako erabiltzen diren eraikinen fatxadak zaharberritzea.
  • Deialdi eta oinarri espezifikoak onartzeko proposamena: erabiltzen ez diren industria eraikinak eta/edo eraikin horietan dauden lokalak zaharberritzea.
  • Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindako proposamena 2020ko tarifak onartzeko.
  • Tokiko sektore publikotik kanpoko erakundeko mailegua esleitzeko proposamena.
  • Eibarko Kirol Patronatoaren aurrekontuaren 2. Kreditu gehigarrien espedientea.
  • Eibarko EAJ-PNV taldeak urkeztutako mozioa, hondatutako etxebizitza eraikinei buruz.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN. 

2019ko azaroaren 25eko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.