Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019ko apirilaren 29an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2019/04/30

Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, "Ipuruako Merkatu Plaza: auzoko gunea” herritar taldeak aurkeztu zuen mozioa, Ipuruako Merkatu Plaza auzoko elkargune bilakatzeari buruzkoa, baita Eibarko EAJ-PNVk aurkeztutakoa ikastetxeetako patioak irekitzeko eta Irabazi taldearen beste bat, “Mirabaso parke-basorako aurreproiektua”ri buruz.

2019ko apirilaren 29an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

1.   2019ko urtarrilaren 28 eta otsailaren 18an Udalbatzak egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.

2.   Alkatetzaren ebazpenen kontu-ematea.

3.   Eibarren euskararen erabilera arautzeko Udal Ordenantza. Aldaketa.

4.   Udal laguntza teknikoen zerbitzua arautzeko Erregelamendua egiteko proposamena.

5.   Eibarko Udaleko funtzionarioen eta lan-hitzarmenezko langileen ordainsariak igotzea 2019rako.

6.   Kreditu gehigarrien aurreneko espedientea

7.   Eibarko Santaiñes kaleko 3an eta 5ean dauden lursailak desjabetzeko Hitzarmena onartzea

8.   Patronato de la Escuela Pública de la Música Juan Bautista Guisasola – Juan Bautista Gisasola Herriko Musika Eskolaren Patronatua”  erakunde autonomoaren deuseztapena eta Udalaren egituran integratzea.

9.   Deialdia onartzeko proposamena: dirulaguntzak ematea prestakuntza-ekintzak egiten dituzten Eibarko langabetuei edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden pertsonei.

10.  Deialdia onartzeko proposamena: enpresen ekintzailetza, erakarpena-handitzea eta ondorengotza laguntzeko dirulaguntzak.

11.  Deialdia onartzeko proposamena: dirulaguntzak lantokia Eibarko udalerrian izango duten laneratze-enpresen sorrera sustatzeko.

12.  “Ipuruako Merkatu Plaza: auzoko gunea” herritar taldeak aurkeztu duen mozioa Ipuruako Merkatu Plaza auzoko elkargune bilakatzeari buruzkoa.

13.  EAJ-PNVk aurkeztu duen mozioa ikastetxeetako patioak irekitzeko.

14.  Irabazi taldeak aurkeztu duen mozioa “Mirabaso parke-basorako aurreproiektua”ri buruz.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN. 

2019ko apirilaren 29ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.

2019ko apirilaren 29an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2019ko apirilaren 29an egindako Osoko bilkura.