Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018ko urriaren 29an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018ko urriaren 29an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018ko urriaren 29an Udalbatzak egindako osoko bilkura.

2018/10/30

Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, Euskararen Erabilera Normalizatzeko VI. Plana, Adikzioen V. Plana, Elkarbizitza eta Aniztasun Plana eta Udal Talde politikoek aurkeztu zituzten hainbat mozio.

2018ko urriaren 29an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  1. 2018ko irailaren 24an Udalbatzak egindako bilkurari dagokion  akta-zirriborroak eta 2017ko urriaren 17ko aktan, 2018ko otsailaren 2koan eta 2018ko uztailaren 24an ikusitako akatsen zuzenketa.
  2. Eibarko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana. VI. Plangintzaldia (2018-2022). Aho batez onartu zen.
  3. Adikzioen V. Plana (2018-2021). Aho batez onartu zen. 
  4. Alokabiderekin lankidetza-hitzarmena, Udalaren titulartasuneko etxebizitzak kudeatzeko. Aho batez onartu zen.
  5. Herritar batek jarritako 538/2018 auzi-errekurtsoan bertaratzea.
  6. Eibar 2018-2022: Elkarbizitza eta Aniztasun Plana. Aho batez onartu zen.
  7. “Errebal kultura-ekipamendua eta erabilera askotariko eraikina" obraren proiektuari dagokion konpromiso-kredituaren egoera aldatzeko proposamena.
  8. Kirol Patronatuaren Aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien aurreneko espedientea.
  9. San Andres nagusien egoitza Fundazioa Publikoaren Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bigarren espedientea.
  10. Diru-laguntzen Plan estrategikoa aldatzeko  proposamena eta diru-laguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena onartzea Lehiagune.
  11. Diru-laguntzen Plan estrategikoa aldatzeko  proposamena eta diru-laguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena onartzea. Jiu-Jitsu txapelketa
  12. Diru-laguntzen Plan estrategikoa aldatzeko  proposamena onartzea dta diru-laguntza deialdia onartzeko proposamena: Eibarren kokatuko enpresek  Eibarko langabetuak kontratatzea.
  13. Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindako proposamena 2019ko tarifak onartzeko.
  14. Bateragarritasuna: kontu-hartzaile lanpostua eta EHU-UPVko irakasle
  15. Udal Talde guztiek aurkeztutako erdibideko mozioa: aldaketa klimatikoaren kontrako borroka eta trantsizio ekologikoko plana.
  16. PSE-EE eta Eibarko EAJ-PNV Udal Taldeek aurkeztu zuten erdibideko mozioa, Eibar KEk proposatutako kirol-instalazioak hartzeko planeamendua aldatzeari buruzkoa. PSE-EEk eta Eibarko EAJ-PNVk aldeko botoa eman zuten, Irabazik kontrakoa eta Eibarko EH-Bildu abstenitu egin zen.
  17. EH Bildu, Irabazi eta EAJ-PNV taldeek batera aurkeztu duten mozioa aitormen publikoak arautzeko. Aho batez onartu zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN. 

2018ko urriaren 29ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.