Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018ko maiatzaren 2an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018/05/03

Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, Eibarko EAJ-PNV taldeak aurkeztutako mozioa, Hiri-antolamendurako Plan Orokorra edo nagusia berraztertu eta oin berriko eraikin edo edifizioetan aparkaleku-zuzkidura gehitzeko aukera ahalbideratzeko eta Irabazi Udal Taldeak aurkeztu zuena, etxerik ez duten pertsonentzako aterpetxea izateko premiaren inguruan.

2018ko maiatzaren 2an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2018ko otsailaren 21ean eta 26an Udalbatzak egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.
  • Txostena, Kontu-hartzailearena, Udalbatzari helaraztekoa: 2017 ekitaldian onartutako likidazioak aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeari buruzkoa.
  • Behin betiko onespena ematea Jardiñeta kaleko 2an igogailua 0 kotara jaisteko obrak egiteko okupatu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrendari.
  • Jardiñeta kaleko 2an igogailua jartzeko derrigorrean okupatu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrenda.
  • Eibarko EAJ-PNV taldeak aurkeztutako mozioa Hiri-antolamendurako Plan Orokorra edo nagusia berraztertu eta oin berriko eraikin edo edifizioetan aparkaleku-zuzkidura gehitzeko aukera ahalbideratzeko. Mozioa 11 aldeko botorekin onartu zen (Eibarko EH-Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi) eta PSE-EE abstenitu egin zen, 10 botorekin.
  • Irabazi taldeak aurkeztu zuen mozioa etxerik ez duten pertsonentzako aterpetxea izateko premiaren inguruan. Kasu honetan ere, mozioa 11 aldeko botorekin onartu zen (Eibarko EH-Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi) eta PSE-EEk (10) kontrako botoa eman zuen.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN

2018ko maiatzaren 2ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.