Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018ko maiatzaren 28an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018ko maiatzaren 28an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018ko maiatzaren 28an egindako osoko bilkura.

2018/05/29

Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, Irabazi taldeak aurkeztu duen mozioa “Erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa”rekin bat egiteko eta Eibarko EH-Bilduren mozio alternatiboa, Irabazi taldeak aurkeztu zuenaren inguruan, Aldatzen parking bat eraikitzeko asmoa birplanteatzeari buruz.

2018ko maiatzaren 28an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2018ko martxoaren 26an Udalbatzak egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
  • 2018ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien aurreneko espedientea.
  • 2018ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bigarren espedientea.
  • Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren eranskina aldatzeko proposamena eta deialdi hau onartzea: "Diru-laguntza deialdia, Eibarko enpresek kontratuak egin diezazkieten formazio dualeko ikasleei". Aho batez onartu zuten.
  • Oinarriak eta diru-laguntza deialdia, “langabezian edo enplegua hobetu nahian ari diren  pertsonek prestakuntza-ekintzak egin ditzaten”, onartzeko proposamena. PSE-EEk, Eibarko EH-Bilduk eta Eibarko EAJ-PNVl aldeko botoa eman zuten eta Irabazi abstenitu egin zen.
  • Oinarriak eta diru-laguntza deialdia, “Ekintzailetza, enpresen finkapena eta ondorengotza laguntzeko digu-laguntzak” onartzeko proposamena. Aho batez onartu zuten.
  • Irabazi taldeak aurkeztu duen mozioa “Erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa”rekin bat egiteko. Aho batez onartu zen.
  • Eibarko EH-Bilduren mozio alternatiboa, Irabazi taldeak aurkeztu zuenaren inguruan, Aldatzen parking bat eraikitzeko asmoa birplanteatzeari buruz. PSE-EEk eta EH-Bilduk aldeko botoa eman zuten, Eibarko EAJ-PNV abstenitu egin zen eta Irabazik kontrakoa eman zuen. Modu horretan, onartutako testuan aipatzen denez, "Eibarko Udalbatzak Udal Gobernuari eskatzen dio aparkalekuen inguruko eztabaida abiatzea trafiko batzordean eta hiru hilabeteren buruan eramatea aurrera. Horretarako, Mugikortasun Plana hartzea aintzat. Azterketa hau egin bitartean beste proiekturik aurrera ez eramatea eskatzen dio Eibarko Udalbatzak Udal Gobernuari".

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN

2018ko maiatzaren 28ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.