Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018ko irailaren 24an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018ko irailaren 24an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018ko irailaren 24an Udalbatzak egindako osoko bilkura.

2018/09/25

Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, Eibarko EAJ-PNV Udal Taldearen mozioa merkataritza- edo industria-erabilerarako lokalen erregistro bat sortzeko eta Eibar Kirol Elkarteak Gipuzkoako Oinarrizko Futbolaren formakuntza-ereduan eduki behar duen lekuari buruz, erdibideko mozioa.

2018ko irailaren 24an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2018ko uztailaren 24an eta 2018ko irailaren 12an Udalbatzak egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.
  • San Andres Nagusien Egoitza Fundazio Publikoaren Aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien Aurreneko espedientea.
  • 2017-2019 erretiro aurreratuen plana.
  • Santaiñes kaleko 3an eta 5ean dauden lursailak desjabetzeko espedientea; eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea.
  • Euskaraldia udalerri barruan sustatzeko aitorpen instituzionalaren kontu-ematea.
  • Eibarko EAJ-PNV taldeak aurkeztu zuen mozioa merkataritza- edo industria-erabilerarako lokalen erregistro bat sortzeko. Onartutako mozioaren bidez, erabaki hau hartzeko proposamena egin zitzaion Udal Osoko bilkurari: "Eibarko Udal Osoko bilkurak agindu hau ematen dio gobernu-taldeari: sor dezala erregistro bat, borondatezko izaerakoa, Eibarko udalerriko merkataritza- edo industria-erabilerako lokalen eta pabiloien jabeentzat. Erregistro horretan, besteak beste, ekipamendu horien baldintza legalak eta teknikoak jasoko dira; horrela, ekintzaileek balio handiko informazioa edukiko dute beren enpresaren edo negozioaren espezifikotasunari ondoen egokitzen zaizkion lokalen ezaugarriak zehazteko. Era horretan, helburu hauek lortuko dira: hutsik dauden baliabide horiek mugiaraztea, toki-garapena ahalbidetuz eta ekintzaileen hasierako inbertsioa murriztuz; eta, bide batez, jarduera ezartzeko behar izaten den denbora murriztea."
  • Eibar Kirol Elkarteak Gipuzkoako Oinarrizko Futbolaren formakuntza-ereduan eduki behar duen lekuari buruz, erdibideko mozioa. Kasu honetan, Eibarko EH-Bildu Udal Taldeak mozioa puntuka bozkatzeko eskatu zuen. Lehen puntuan, Udal Osoko bilkurak eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari "gaur egun Eibar KEk duen egoera kontuan izanda, bitartekotza-lana egin dezala Gipuzkoako Oinarrizko Futbolaren formakuntza-eredua eguneratzeko". Aho batez onartu zuten. Bigarren puntuan, berriz, Udal osoko bilkurak eskatzen die Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, "lehen mailako taldeen kirol-instalazioak hobetzeko egiten dituzten diru-ekarpenetan zuzena eta bidezkoa izan dadila beren tratua". Kasu honetan, PSE-EEk eta Eibarko EAJ-PNVk aldeko botoa eman zuten eta Eibarko EH-Bildu eta Irabazi abstenitu egin ziren. 

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN

2018ko irailaren 24ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.