2018ko azaroaren 26an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak
2018/11/27

Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, 2018ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bosgarren espedientea eta PSE-EEk aurkeztutako hiru mozio alternatibo, Irabazi eta Eibarko EAJ-PNV Udal Taldeek aurkeztutakoen aurrean: apostu eta ausazko aretoak ikastetxetatik, kultura-zentroetatik eta umeen guneetatik gertu egon ez daitezenari buruzkoa; Eibarko etxe-atariak seguruak izan daitezenaren ingurukoa; eta Eibarko Ospitalerako garraio publikoa areagotzeko beste bat.
2018ko azaroaren 26an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:
- 2018ko urriaren 15ean Udalbatzak egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
- 2018ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bosgarren espedientea.
- Gipuzkoako Gurutze Gorriari Pagaegi kaleko 5 behean dagoen ondasun higiezina doan lagatzea.
- Akordiorako proposamena: Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Udal Araudi berria onartzea.
- Kristobaldegiko Jesus, Maria eta Jose Ama Kontzeptzionista Frantziskotarren Monasterioak jarritako 580/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan pertsonatzea.
- Lanpostuen Zerrenda aldatzea Ingurumeneko Teknikari plaza 1 eta Haurtzaro, Familia eta Adikzio arloetako teknikari plaza 1 sortuta eta Pegora arloko informazio-izapidetzako laguntzaile plazaren lanaldia aldatzea.
- Norbere eginbeharretarako ordaindu gabeko baimen eskaera.
- PSE-EEk aurkeztutako mozio alternatiboa, Irabazi Taldearen mozioaren aurrean, apostu eta ausazko aretoak ikastetxetatik, kultura-zentroetatik eta umeen guneetatik gertu egon ez daitezen.
- PSE-EEk aurkeztutako mozio alternatiboa Eibarko EAJ-PNV taldeak aurkeztu zuenaren aurrean, Eibarko etxe-atariak seguruak izan daitezen.
- PSE-EEk aurkeztutako mozio alternatiboa Eibarko EAJ-PNV taldeak aurkeztu zuenaren aurrean, Eibarko Ospitalerako garraio publikoa areagotzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.
2018ko azaroaren 26ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.