Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018-03-26an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018-03-26an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018ko martxoaren 26an egindako bilkura.

2018/03/27

2018ko martxoaren 26an egindako ohiko bilkuran onartu ziren, besteak beste, Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen Aldaketak, diru-laguntzetarako Eibarko Udalaren Plan Estrategikoa (2018-2020 aldirakoa) onartzeko proposamena, Eibarko Udalaren 2018ko Aurrekontu Orokorra, baita lau mozio desberdin ere, Udal Talde politikoek eta Eibarko Alderdi Popularrak aurkeztutakoak.

2018ko martxoaren 26an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2018ko urtarrilaren 29an Udalbatzak egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
  • Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen Aldaketak. Aho batez onartu ziren.
  • Diru-laguntzetarako Eibarko Udalaren Plan Estrategikoa, 2018-2020 aldirakoa, onartzeko proposamena. PSE-EE Udal Taldearen 9 aldeko botorekin onartu zen eta Eibarko EH-Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi abstenitu egin ziren.
  • Herritar batek, Eibarko 2018ko Aurrekontu Orokorraren kontra sartu dituen alegazioak eta Udal Aurrekontuaren behin betiko onarpena.
  • Eibarko Partidu Popularrak aurkeztutako mozioa tamaina handiko hondakinen kontrolari eta bilketari buruz. Aho batez onartu zen.
  • Alfa eskolak etorkizunean izan dezakeen erabilerari buruzko parte-hartze prozesuaren inguruan, Eibarko EAJ-PNV eta PSE-EE Taldeek aurkeztu zuten ordezko mozioa El Circulo Podemos Eibar-rek aurkeztutako mozioaren aurrean.
  • Eibarko EH Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi taldeek aurkeztu zuten mozioa, Udalaren propaganda eta publizitate gastuak adosteari buruzkoa; 11 aldeko botorekin onartu zen. PSE-EE abstenitu egin zen.
  • Eibarko EAJ-PNV taldeak aurkeztu zuen Mozioa landa-eremuko garraio publikoari buruz. Mozioa 11 aldeko botorekin onartu zen eta PSE-EE abstenitu egin zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN. 

2018ko martxoaren 26ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.