Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018-02-26an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018-02-26an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018ko otsailaren 26an egindako Osoko bilkura.

2018/02/27

2018ko otsailaren 26an egindako ohiko bilkuran onartu zen, besteak beste, Eibarko EH-Bilduko Iñaki Penedo zinegotzi berriaren ordezkaritza udal batzordeetan eta PSE-EE, Eibarko EH-Bildu eta Eibarko EAJ-PNV Udal Taldeen ordezko mozioa, Podemos Ahal Duguk aurkeztutakoari egindakoa, landa-ingurunean dagoen arrakala digitala kentzeko neurriak ezartzeko eta Europako Batasunaren Agenda Digitala betetzeko.

2018ko otsailaren 26an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2017ko abenduaren 12an eta 22an Udalbatzak egindako bilkurei dagozkion akta-zirriborroak.
  • Eibarko EH-Bilduko Iñaki Penedo zinegotzi berriaren ordezkaritza udal batzordeetan, baita aipatutako udal talde politikoaren ordezkarien berrantolaketa udal batzordeetan ere. Aho batez onartu zen.
  • PSE-EE, Eibarko EH-Bildu eta Eibarko EAJ-PNV Udal Taldeen ordezko mozioa, Podemos Ahal Duguk aurkeztutakoari egindakoa, landa-ingurunean dagoen arrakala digitala kentzeko neurriak ezartzeko eta Europako Batasunaren Agenda Digitala betetzeko. Mozioa 19 aldeko botorekin onartu zen. 
  • PSE-EE eta Eibarko EAJ-PNV Udal Taldeen ordezko mozioa, El Circulo Podemos Eibar aurkeztutakoari egindakoa, gure udalerrian ibilgailu elektrikoak bultzatzeko eta sarrarazteko neurriak hartzeko. Mozioa aldeko 14 botorekin onartu zen.
  • Irabazi Udal taldeak aurkeztu zuen mozioa udal aurrekontuetan generoaren ikuspegia txertatzeari buruz. Eibarko EH-Bilduk, Eibarko EAJ-PNVk eta Irabazik aldeko botoa eman zuten, 11 guztira, eta PSE-EEK kontrakoa, 10 guztira.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN. 

2018ko otsailaren 26ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.