Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018-01-29an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018-01-29an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2018ko urtarrilaren 29an egindako Osoko bilkura.

2018/01/30

2018ko urtarrilaren 29an egindako ohiko bilkuran onartu zen, besteak beste, Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak aldatzeko proposamena eta hiru mozio: bata, Irabazi udal taldeak aurkeztutakoa, “Eibarren mugikortasun jasangarri baten aldeko Ituna"-ri buruzkoa; bigarrena, EAJ-PNV Udal Taldeak aurkeztu zuen mozioa Merkatu Plaza sustatzeari buruz, eta hirugarrena, Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak aurkeztu zuena, “Justizia eta memoriaren aldeko Udalen Sarea"-ri buruz.

2018ko urtarrilaren 29an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • Auzietarako ahalorde orokorrak ematea prokuradoreei.
  • Pirinioetako Burdinaren Bidea Elkartean sartzea, elkartearen Estatutuak onartzea eta ordezkaria izendatzea.
  • Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak aldatzeko proposamena.
  • Zinegotzi kargu  uztea edo dimisioa, Leire Abanzabalegui Aranguren andreak  aurkeztutakoa.
  • Irabazi udal taldeak aurkeztu duen mozioa: “Eibarren mugikortasun jasangarri baten aldeko Ituna". Mozioa aho batez onartu zen.
  • EAJ-PNV Udal Taldeak aurkeztu duen mozioa Merkatu Plaza sustatzeari buruz. Mozioa EH-Bildu (4), Eibarko EAJ-PNV (5) eta Irabazi Udal Taldeen botoekin onartu zen; PSE-EE (10) abstenitu egin zen.
  • Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak aurkeztu duen mozioa: “Justizia eta memoriaren aldeko Udalen Sarea”. Mozioa aho batez onartu zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

Irabazik aurkeztutako mozioaren proposamena ikusteko SAKATU HEMEN.

2018ko urtarrilaren 29ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.