Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2017-11-27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2017/11/28

2017ko azaroaren 27an egindako ohiko bilkuran onartu zen, besteak beste, 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bosgarren espedientea eta bi mozio: Arragueta 11 eta 13 aurri ekonomiko deklaratzeari eta auzoen zaharberritzea bultzatzeari buruzkoa eta EH Bilduren mozioa Gipuzkoako Foru Aldundiari Eibarko Ariel Etxea lagatzeko.

2017ko azaroaren 27an egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • Akordiorako proposamena: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuan, bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketari onarpena ematea.
  • 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bosgarren espedientea.
  • Kiroletarako Udal Patronatuaren Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien Aurreneko espedientea.
  • Arragueta 11 eta 13 aurri ekonomiko deklaratzeari eta auzoen zaharberritzea bultzatzeari buruzko erdibideko mozioa, udal talde guztiek sinatutakoa.

  • EH Bilduren mozioa Gipuzkoako Foru Aldundiari Eibarko Ariel Etxea lagatzeko mozioa. Aldeko 14 boto izan zituen (PSE-EE eta EH-Bildu Eibar); Eibarko EAJ-PNV udal taldeak kontrako botoa eman zuen (5) eta Irabazi abstenitu egin zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2017ko urriaren 30eko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.