Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2017-10-30ean Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2017/10/31

2017ko urriaren 30ean egindako ohiko bilkuran onartu zen, besteak beste, 2018ko aurrekontuak egiteko parte-hartze prozesurako deia egitea.

2017ko urriaren 30ean egindako Osoko bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2018ko aurrekontuak egiteko parte-hartze prozesurako deia egitea. Baldintza arautzaileak.
  • 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien laugarren espedientea.
  • San Andres Nagusien Egoitza Fundazio Publikoaren Aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien Aurreneko espedientea.
  • Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindako proposamena 2018ko tarifak onartzeko.
  • Oinarriak eta diru-laguntza deialdia onartzeko proposamena Enpresen ekintzailetza, finkapena eta ondorengotza  laguntzeko. Prozedura: zuzeneko diru-laguntza banakako ebaluazio araubidez.
  • Behin betiko onespena ematea Bittor Sarasketa  121 JIren (jarduketa isolatua) eta Estaziño 18ko Xehetasun Azterlanari.
  • Behin betiko onespena ematea San Agustin kaleko 2an igogailua 0 kotaraino jaisteko derrigorrean hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrendari.
  • Behin betiko onespena ematea San Agustin kaleko 4an igogailua 0 kotaraino jaisteko derrigorrean hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrendari.
  • VISESArekin izenpetutako hitzarmenaren ebazpena, Txonta 125.JI eremuaren kudeaketarako.
  • 2017ko ordainsarietan % 1 igotzea udal langileei.
  • Ezohiko diru-ekarpenak Elkarkidetzari.
  • 2017-2019 erretiroen plana.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2017ko urriaren 30eko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.