Eibarko Udala

2017-09-25ean Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2017/09/26
2017ko irailaren 25ean egindako ohiko bilkuran onartu zen, besteak beste, mozio bat, Eibarren, NANa eta Pasaportea egiteko bulegoa 2017. urtea amaitu baino lehen abian jar dadin.

2017ko irailaren 25ean egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2017ko ekainaren 26an Udalbatzak egindako bilkurako akta-zirriborroa.
  • 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien hirugarren espedientea
  • 2017ko Udal Aurrekontuko Kontu sailen arteko Transferentzien Laugarren espedientea.
  • Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa eta honako diru-laguntza deialdi hau: “Diru-laguntzak Eibarren kokatutako enpresek ohiko lan-merkatuan Eibarko langabetuak kontrata ditzaten.”. Prozedura: zuzeneko diru-laguntza banakako ebaluazio araubidez.
  • Estaziño 118 Jarduera Integratuaren Xehetasuneko Azterlanaren aldatzea.
  • San Juan 7an igogailua 0 kotaraino jaisteko derrigorrean hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrenda.
  • Mozioa, Eibarren, NANa eta Pasaportea egiteko bulegoa  2017. urtea amaitu baino lehen abian jar dadin. PSE-EEk, Eibarko EAJ-PNVk eta Irabazik aldeko botoa eman zuten (16). EH-Bilduk, berriz, kontrako botoa eman zuen (5).

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2017ko irailaren 25eko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.