Eibarko Udala
Euskal Bizikleta Kirola Eibar Eibarko Udal Artxiboa

2003ko Euskal Bizikleta, 20 urte ez dira ezer eta.

2023/04/03
2023ko Itzuliaren harira, Eibarko Udal Artxiboak orain dela hogei urteko Euskal Bizikleta dakarkigu.

2023ko Itzuliaren harira, Eibarko Udal Artxiboak orain dela hogei urteko Euskal Bizikleta dakarkigu.

Itzuliaren lehen erreferentzia 1929koa da. Orduko VI. Vuelta al País Vasco lasterketaren 4. etapan txirrindulariek Eibar zeharkatu zuten Donostia-Areeta bidean, eta  Franz de Luxenburgo izan zen irabazlea. 1935ean, VIII. Vuelta al Pais Vasco lasterketan, lehen aldiz egin zen azken etaparen amaiera Eibarren.  Orduko hartan Gino Bartali italiarrak irabazi zuen etapa, eta Gojenola eibartarrak 32. postua lortu zuen.

2009an Euskal Bizikletak (Bicicleta Eibarresaren ondorengoa), Itzuliarekin bat egin ondoren, haren ibilbide tradizionalari eragin zion, eta Arrateko amaiera sartu zuen.

Aurten, bukaera bikaina izango du Itzuliak. Eibarren jokatuko den azken etapa oso zorrotza izango da; ez du erlojupekorik izango eta, beraz, ibilbidea luzeagoa izango da. Lasterketarien artean izango dira, besteak beste, Jonas Vingegaard Tourreko irabazlea edo Daniel Felipe Martínez kolonbiarra, Itzuliaren azken edizioaren irabazlea.

Bideoa IKUSI