Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

1988ko uztailean izan ziren uholdeak gogoratuz

2019/07/04

Hogeita hamaika urte betetzen dira Eibarren azken uholdeak gertatu zirenetik. 1988ko uztailaren 19 eta 20an, ur-erauntsi gogor batzuen ondorioz, Ego ibaiaren eta erreka batzuen emaria neurrigabe hazi eta kalteak eragin zituen tailer, etxebizitza, patio eta garajeetan. Egun bakar batean 170 litro erregistratu ziren metro kuadroko; luiziak gertatu ziren baserri-bideetan, Hospitaleko, Asuako, Ubitxako edo Murrategiko erreketan, eta sarbide nagusietan, eta trafikoa ordu luzez moztu zen. Kalte material eta ekonomiko handiak izan arren, ez zen egon hildakorik. 1988ko uholdeen ondoren, obra handiak egin ziren Ego ibaia bideratzeko eta baita erreka batzuetan ere, hala nola Ibur Errekan, Txontan edo Matxarian; horri esker, gaur egun segurtasun handiagoz egitean zaie aurre halako fenomenoei.

Bideoa ikusi