Bilaketaren emaitzak

544 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak. Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Albistea Eibartarrek 35.000 maskara baino gehiago eskuratu dituzte makinak martxan jarri eta lehen astean
Fermin Calbetonen jarritakoa izan da gehien erabili dena, ia 15.000 maskara hartu baitira bertako makinan. Bigarrena, Berdintasunaren pasealekuan jarritakoa izan da. Eibarko Udalak eta Urkotronikek elkarlanean jarraitzen dute herritarrei maskarak doan banatzeko ekimenean, alarma egoerak irauten duen bitartean. Eibar Kirol Taldeak ere parte hartzen du egitasmoan.
Non kokatuta Albisteak
Albistea object code Erosketa-bonuen kanpainaren arrakastaren ondoren, Eibar Merkataritza Gune Irekiak aldaketak egingo ditu datozen kanpainetan funtzionamendua hobetzeko
Merkatariek eskerrak eman dizkiete herritarrei bonuen erosketa masiboaren bidez, aurreikuspen guztiak gainditu baitituzte.
Non kokatuta Albisteak
Bideoa Maskarak banatzeko makinak martxan daude
Non kokatuta Bideoak
Albistea object code Hainbat vending makina jarriko dira hiriko gune ezberdinetan, herritarrei babes-maskarak banatzeko
Vending makina berriak Azitaingo eta Kantoiko zerbitzuguneetan, Fermin Calbeton kalean eta Berdintasunaren pasealekuan dauden vending makinetan eta Orbeako Udal Kiroldegian jarriko dira. Datozen egunetan, eskutitzak banatuko dira Eibarko etxeetan, txartel elektroniko batekin, ekimenaren xehetasunak emateko. Txartel hori erabiliko da aipatutako makinetatik lau maskara higieniko dituen poltsa bat ateratzeko, astean behin. Eibarko Udalak herritarren kontzientziazioa eskatu du maskara horiek erabiltzeko orduan, osasun-agintariek ezartzen dizkiguten jarraibideei kasu eginez, eta, horrela, lehenbailehen normaltasun berrira itzultzen saiatzeko.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Klima Aldaketaren Aurkako eta Energia Jasangarriaren aldeko Udal Ekintza Plana egiteko lanak laster jarriko ditu martxan Udalak
Proiektua Eibarko Udalak hartutako konpromisoen barruan kokatzen da, Klima eta Energiari buruzko Alkateen Itunari atxiki ondoren.
Non kokatuta Albisteak
Albistea ATK inset Eibarko Udal Kirol Patronatuak, konfinamendu aldian, etxean kirola egitera gonbidatzen ditu herritarrak, bere webgunean jasotzen dituen ikus-entzunezko edukien bidez
Helburua da eibartarrei baliabideak ematea ariketa mota desberdinak modu didaktiko eta errazean egiteko eta sasoi onean mantentzen laguntzeko. Eibarko Udal Kirol Patronatuaren www.eibarkirola.eus webgunearen bidez, hainbat bideo eta esteka eskura daitezke, herritarrei etxean ariketa fisikoa egiten laguntzeko.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Troff document Eibarko Udalak amaitu ditu ortu ludiko bat jartzeko obrak Ego Gaineko Zentro Gerontologikoarentzat
Ortua duela gutxi egin da, eta Legarreko frontoiaren estalkian dago. Zentroan egoitza duen Nahasmendu Mental Larrien Tratamendurako Unitateak erabiliko du.
Non kokatuta Albisteak
Albistea ATK inset Udalak prebentzio-neurriak handitu ditu koronabirusaren aurrean, haurrentzako parkeak prezintatuz eta sail guztietan jendearentzako arreta etenez
Gaur goizean hartu dira neurri berri horiek, azken orduetan Eibarko biztanleek COVID-19 birusaren lehen infekzio-kasuei buruzko informazioa jaso ondoren. Erabaki berri hauek atzo, martxoaren 13an, jakinarazitakoekin bat egiten dute, eta Udaletik berriz ere dei egiten da erantzukizun zibilari, konpromisoari eta etxetik egiten diren irteerak ahalik eta gehien murrizteari.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Udalak gune ludiko bat jarriko du herriaren ekialdeko familien eskura Bittor Sarasketa epaitegi zaharreko eraikinaren etxabean
Eusko Jaurlaritzarena da eraikin hori eta 2019az geroztik Etxebizitza Sailaren eskuetan dago. Esandako gune ludikoaz gain, herriko gazteentzako alokairu babestuko apartamentuak ere izango ditu. Orain dela egun batzuk Eibarko Udalarekin izandako bileran, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak konpromisoa hartu zuen, epe motzean, haren teilatuak behar dituen konponketak egiteko eta eraikinaren perimetroan segurtasuna hobetzeko.
Non kokatuta Albisteak
Albistea ATK inset Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarrek, beste urte batez
Eibarko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du horretarako, martxoaren 8aren harira, eta dei egiten die herritarrei deitutako mobilizazioetan aktiboki parte har dezaten. Emakumearen Egunaren baitako ekitaldiak martxo osoan zehar luzatuko dira; martxoaren 13tik 29ra bitartean Portalean ikusgai egongo den erakusketa batekin amaituko da aurtengo egitaraua, Eibarko emakumeek industriari egindako ekarpenei buruzkoa.
Non kokatuta Albisteak