Bilaketaren emaitzak

542 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak. Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Albistea "Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria" saria eman diote Eibarri atzera ere
Alkatetzari bidalitako komunikatu batean, ebazpenaren berri eman du Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioko Zuzendaritzak. 2011n jaso zuen saria Eibarrek lehen aldiz, 2014an berriztu egin zitzaion titulua, eta orain atzera ere aitortu zaio, hautagaitza aurkeztu ostean.
Non kokatuta Albisteak
Albistea #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka hartuko du Eibarrek martxoan
Azoka martxoaren 29tik 31ra egingo da Armeria Eskolako patioan; 70 lanpostu baino gehiago eskaintzen ditu. Lan bila ari diren pertsonek Debegesaren webgunean –www.debegesa.eus – jaso dezakete lan-eskaintza hauen guztien berri, eta bertan eman behar dute izena martxoaren 20a baino lehen.
Non kokatuta Albisteak
Albistea object code 'Aurrekontu parte-hartzailea 2018': Udalak hainbat bilera egingo ditu herritarrek auzo edo gune bakoitzean egindako proposamen onenak aukeratzeko
Lehen fasean, ekainaren 11tik uztailaren 13ra bitartean, 149 herritarrek beren hobekuntza proposamenak egin zituzten, prozesu honekin, 2018ko udal aurrekontuetako 800.000 euro non inbertitu erabakitzeko. Inbertsio-proposamen guztiak aztertu ondoren, orain, horien guztien artean, onenak aukeratzeko sasoia da. Horretarako, irailaren 27tik urriaren 25era, hainbat bilera egingo dira Udaletxeko patioan, 19:00etatik 20:30era. Auzo edo gune bakoitzeko bizilagunek egun zehatz bat izango dute dagokien bilerara joateko. Bertan, proposamen-egile bakoitzak auzotarrei bere proposamena aurkeztuko die.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream 'Baserrikoa Debabarrena', tokiko eta garaiko produktuen kontsumoa bultzatzeko ekimena
Helburu nagusia da baserriko produktuak eta landa eremua gizarteratu eta horien inguruan sentsibilizatzea. Eibarren, guztira, proiektuarekin identifikatzen den ezaugarria jarri da ekimenarekin bat egin duten 15 dendetan.
Non kokatuta Albisteak
Albistea 'Burulogy' programaren ikasturte berria aurkeztu da
'Burulogy', teknologia berriei egokitutako entrenamendu kognitiboaren programa, 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Programa horren bitartez, interesatuek beren ariketak egin eta burua sasoian mantendu ahal izango dute. Gainera, burmuinarekin erlazionatuta dauden gaixotasunak antzeman, saihestu edo geldotu daitezke. Saio guztiak Untzaga jubilatu etxean eskainiko dira urritik ekainera bitartean, astearte eta asteazkenetan, 16:30etik 17:30era. Interesatuek izena eman dezakete www.burulogy.com web orrian edota Untzaga jubilatu etxean.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream 'Burulogy', teknologia berriei egokitutako entrenamendu kognitiboaren programa
Programa horren bitartez, nteresatuek beren ariketak egin eta burua sasoian mantendu ahal izango dute. Gainera, burmuinarekin erlazionatuta dauden gaixotasunak antzeman, saihestu edo geldotu daitezke. 50 urtetik gorakoentzako programa Untzaga jubilatu etxean eskainiko da urritik ekainera bitartean, astearteetan eta asteazkenetan, 16:30etik 17:30era; interesatuek izena eman dezakete oraindik.
Non kokatuta Albisteak
Albistea 'Debabarreneko III. Gazta Astea' egingo da urriaren 19tik 28ra bitartean
Urriaren 19tik 28ra bitartean hainbat ekintza garatuko dira eskualdeko artzaintza ezagutzera emateko asmoz, baita artzainek burutzen duten lana erakusteko ere. Aurrez, hainbat bisita gidatu antolatu dira Debabarreneko gaztandegi ezberdinetara. Eibarko Udalak, Debemen (Debabarreneko Landa Garapen Elkartea) elkartearekin eta eskualdeko gaztandegi ezberdinekin batera antolatutako ekimena da.
Non kokatuta Albisteak
Albistea object code 'Eibar Ekinean' programa berria, autoenplegua bultzatzeko
Prestakuntza emanez eta Debegesaren lankidetzarekin, negozio-ideia bat duten langabetu guztiei lagundu nahi zaie asmo hori gara dezaten. Eskaerak PEGORAn aurkeztu beharko dira azaroaren 17ra arte.
Non kokatuta Albisteak
Albistea 'Eibarko Gizarte Diagnostikoa' izeneko ikerketa aurkeztu dute
Egindako ikerketan Eibarko Gizarte Zerbitzuen egoera jaso da, herriko gizarte diagnostikoa egin da, eta etorkizunerako erronkak planteatu dira.
Non kokatuta Albisteak
Albistea audio/x-realaudio 'Emeek emana' argazki erakusketa hartuko du udaletxeak maiatzaren 10etik 21era
Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Erakusketa udaletxeko patioan egongo da ikusgai herritar ororentzat.
Non kokatuta Albisteak