Bilaketaren emaitzak

8 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak. Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Albistea Arane plaza eraberritzeko obrak (1. eta 9. zenbakien artean) hasi dira
Obrak astelehenean hasi dira (irailak 5), eta 17 aste iraungo dute. Obras Especiales de Gipuzkoa SA enpresari adjudikatu zaio jarduketa, 564.852 euroan (BEZa barne); horren barruan sartuta dago parkea iragazgaiztea eta berrantolatzea: jolastokia kenduko da, eta jardin-egonleku zabal bat sortuko da.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Asteburu honetan amaituko dira oinezkoen pasabide goratuen obrak
Domeka gauean asfaltatuko dira Bidebarrieta-Arikitza-Urtzaile bidegurutzeko eta Barrena kaleko hiru pasabideak. Eguraldia zertxobait hobetu arte itxoin behar izan da lan hauek amaitzeko. Lanok bide-segurtasuna eta oinezkoen irisgarritasuna hobetzea dute helburu.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Bidebarrietako lorategiak goitik behera eraberrituko dituen obrak egiten hasi dira
Obra horiek joan zen astean Construcciones Morga SL etxeari adjudikatu zitzaizkion 327.558,28 euroan (BEZa barne); atera zen lizitazioan aurreikusitako zenbatekoa 572.591,54 eurokoa zen (BEZa barne). Obrek 3 hile inguru iraungo dute eta hauexek dira: hango pegoretarako bideak konpontzea, zoladura berriztatzea, euri-ura batzeko eta saneamendurako sare berri bat jartzea, LED motako luminariak ipintzea eta lorezaintza lanak egitea. Eibarko Udalak Bidebarrietako auzolagunek egindako hobekuntza-eskaerari erantzuten dio.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Datorren hilean hasiko dira Errebal eraldatzeko obrak, Dragados S.A. eraikuntza etxeari 4.093.126,69€an adjudikatu ondoren
Obra horiek joan zen uztailean atera ziren lizitaziora 6.840.118,05 €an (BEZik gabe). Lanak hurrengo 21 hilabeteetan egingo dira, beraz, uste zena baino 9 hilabete lehenago, baldintza-orrietan 30 hilabeteko epea aipatzen baitzen.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Ermuko Hego-Saihesbidea egiteko obrek itxiaraziko dute Eitzagarako sarbidea datozen asteetan eta hilabeteetan
Obrek maiatzean, ekainean eta uztailean eragingo diete Eibarko, Ermuko eta Sallabente eta Eitzaga auzoetako eta Gipuzkoa hiribideko bizilagunei. Prozesuaren gaineko argibide gehiago nahi dituztenek informazio zehatzagoa lortu ahal izango dute Interbiak sozietateak herritarrak informatzeko Ermuan jarri duen bulegoan (Izelaieta 2, behea).
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream Esleitu da Ipuruako estali gabeko igerilekuetako aldagelak eraberritzeko obra. Lanak irailean hasiko dira.
Lanok 219.995,41 euroko balioa izango dute (BEZa barne) eta hamaika astez luzatuko dira; herritarrentzako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko aukera emango dute.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak berretsi egin du Dragados enpresari Errebaleko kontratua eteteko Udalak hartutako erabakia
Organo juridiko independiente horrek Udalak emandako argudio guztiak berretsi ditu eta honako hau esan: "Kontratua eraikuntza-enpresaren erruz ez betetzeagatik ebatzi da, eta enpresak kontratua eteteak Udalari eragin dizkion kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Hasi dira Jazinto Olaben ludoteka bat egingo den lokala eraberritzeko obrak
Eibarko Udalak El Corte Inglés enpresari esleitu dizkio lanak, 133.311 euroan, eta zortzi aste iraungo dute.
Non kokatuta Albisteak