Bilaketaren emaitzak

233 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak. Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Albistea BNI Armagin taldearen aurkezpena hartuko du Astelena frontoiak ostegunean
Taldearen helburua da BNIko kideei laguntza ematea beren enpresa garatzeko ahoz ahoko marketineko programa egituratu bati esker. Euskadiko BNI (Business Networking International) sarearen networking-aren zortzigarren taldea da. Gaur egun, 33 enpresek osatzen dute taldea.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Eibarko Udalak eta Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak diktadura-aldiko biktimengatik justizia eskatzea adostu dute
Akordioak hiru atal garrantzitsu biltzen ditu eta bertan zehazten dira Udala akusazio gisa aurkeztuko dela gure udalerriko frankismoaren biktimekiko Argentinako jurisdikzioan irekitako prozeduran, Estatu espainoleko epaitegietan ekimen judizialak irekitzeko aukera izatea, erantzukizun penalak eta legoken beste edozein erantzukizun argitzeko eta Udalak behar diren bitartekoak erraztu ditzala, gure udalerriko frankismoaren biktimen inguruko beharrezko dokumentazioa prozedura penalari eransteko.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Udalak programa bi atera ditu Eibarko langabetuen enplegagarritasunak gora egin dezan
Aurretik aukeratutako 35 pertsonek hartuko dute parte. Horietatik % 50 kolokatzea da helburua. Eskaerak Pegoran sartu behar dira azaroaren 16tik abenduaren 9ra bitartean.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Eibarko Udalak "Eibarko Udalarekin euskaraz? Erregular!" kanpaina dendari eta tabernarien artean zabalduko du oraingoan
Udazken hasieran, “Eibarko Udalarekin euskaraz? Erregular!” kanpaina egin zuen Udalak herritarrak euskara erabiltzera gonbidatzeko Udalarekin dituzten harremanetan.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Futbolari beteranoen torneoa jokatuko da hilaren 11n Ipuruako Anexoan
Torneoa 09:00etatik 14:00etara jokatuko da eta sarrera doakoa izango da. Hamar talde ezberdinetako 150 jokalari inguru izango dira. Gainera, Elikagai Bankurako janari bilketa egingo da.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Udalak 15 egun baino gehiago darama hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga (plusbalioa) tramitatzeke
Eibarko Udalak ez du zerga horren kitapenik egingo harik eta neurriak zehaztu arte. Konstituzio Auzitegiak otsailaren 16an eman zuen epaiaren ondoren Eibarko Udalak 18 erreklamazio jaso ditu zerga horren inguruan. Udalak ganorazko erantzun bat emango du erreklamaziook arretaz aztertu ondoren.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream 'Zailtasunaren kudeaketa' izenburupean hitzaldia izango da Ipuruan hilaren 30ean
Manu Egaña Pertsonal eta Antolamendu Zuzendariarekin, Markel Alberdi eta Ander Romarate igerilari olinpikoekin eta Fran Garagarza SD Eibarko Kirol Zuzendariarekin solasaldia izango da Ipuruako Formakuntza Zentroan. Helburua da kirol eta enpresa munduko benetazko adibide ezberdinak erakustea.
Non kokatuta Albisteak
Albistea 'Ontziratu zaitez!' kanpainarekin bat egin du Eibarrek
Eibarko Udalak eta Kutxa Ekoguneak 'Ontziratu zaitez!' kanpaina ipiniko dute abian arrandegi eta harategietan ohikoak diren paper eta plastikozko poltsak murrizteko eta ontzi edo tuperren erabilera bultzatzeko. Kanpainaren ezarpena EH Bilduk 2016ko udal aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa baten ondorioa da, gobernu taldearekin adostuta eta onartuta.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Ekintzailetza Berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria Sariak deitu dituzte
BIC Gipuzkoak eta Eibarko Udalak sustatuta, erreferentea dira Euskadiko ingurune ekintzailean. Hautagaiak maiatzaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Non kokatuta Albisteak
Albistea object code Gervasio Sanchezen erakusketa hartuko du udaletxeak gerra ororen izugarrikeria salatzeko
Foru Aldundiko Lankidetzako Zuzendaritzak, Euskal Fondoak eta Eibarko Udalak elkarrekin antolatuta, Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrenaren barruan dago kokatuta erakusketa; maiatzaren 23tik ekainaren 18ra bitartean bisitatu ahal izango da udaletxeko patioan.
Non kokatuta Albisteak