Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilaketaren emaitzak

3 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak. Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Albistea Troff document (with manpage macros) Eibarko Udalak bere elkartasuna adierazi dio Ekuadorri eta 2.000 euroko laguntza humanitarioa eman
Miguel de los Toyos alkatearen ekimenez emandako laguntza horren onespena atzo izandako Bozeramaileen Batzarrean jakinarazi zen. Eibar-Ermua Gurutze Gorriak bideratuko du diru-laguntza hori. Aurtengo Aurrekontuan, Udalbatzak 6.000tik 10.000 eurora igo du “Hondamendi naturaletarako diru-emaitzak” partida, Irabazi Taldeak aurkeztutako zuzenketa baten ondorioz.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Eibarko Udalak Eibar-Ermua Gurutze Gorriari hiru etxebizitza laga dizkio 18 pertsona errefuxiatu hartzeko
Udalak hitzarmen bat sinatu du Gurutze Gorriarekin herrian jasoko diren pertsona edo familien heldueraz arduratzeko eta pertsona horiei laguntza emateko. Pisuak lagatzeko hitzarmenak –izenpetzaileen obligazioak jasotzen dituena– urte biko iraupena du; hala ere, lau urtera arte luza daiteke. Etxe-lagapen honekin Eibarko Udalak bere konpromisoa berretsi du: errefuxiatuak hartzeko ahal den guztian laguntzeko konpromisoa, joan zen urteko irailean Eibar "Abegi herri" deklaratu zenean adierazitakoaren bidetik.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Eibar-Ermuko Gurutze Gorriak 200 ekintza baino gehiago egin ditu Eibarko Udalarekin adostutako lankidetza akordioaren ondoren
Laguntza-protokolo hau abian jarri zenetik igarotako 15 egun hauetan, boluntarioek 223 ekintza egin dituzte guztira: elikagaiak eta sendagaiak erosi, laguntza ekonomikoak eman eta supermerkatuek emandako elikagaiak banatu dituzte. Adinagatik eta/edo mendekotasunagatik etxetik atera ezin diren pertsonei ematen ari zaizkie laguntza horiek, bai eta alarma-egoeraren ondorioz egoera larriagotu egin zaien baliabiderik ez duten pertsonei edo familiei ere.
Non kokatuta Albisteak