Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilaketaren emaitzak

17 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak. Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Albistea object code 2015-2016 ikasturtean eskolaumeendako eta ikasleendako diru-laguntzak emango ditu Eibarko Udalak; guztira, 258.000 euro
‘Umeak Eskolara’ eta ‘Diru-laguntzak Ikasleei’ udal egitarauek –orain dela 15 urte martxan ipinitakoak- ikasle bakoitzeko 60,10 euroko laguntza ematen dute herriko dendetan egindako erosketengatik. Eskaerak egiteko epea, irailaren 1etik urriaren 31ra artekoa da.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Eibarko langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak emango dizkie Udalak herriko enpresei
Diru-laguntzak eskuratzeko eskaerak egiteko epea 2015eko urriaren 30ean amaituko da. Eskaerak PEGORAn entregatuko dira (Herritarren Zerbitzurako bulegoa).
Non kokatuta Albisteak
Albistea Eibarko enpresak lehiakorragoak izan daitezen azterlanak egiteko diru-laguntzak emango ditu Udalak
Diru-laguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea 2015eko irailaren 30ean bukatuko da. Eskaerak PEGORAn aurkeztuko dira (Herritarren Zerbitzurako bulegoa).
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream Eibarko Udalak diruz lagunduko ditu DBE jasotzen duten Eibarko familietako seme-alabak, eskolaz kanpoko jardueretako matrikularen % 70a ordainduta
Udalak diru-laguntzak emango ditu Afariketan, Multikirolak bezalako aktibitateetan parte hartzeko edota Musika Patronatuak eta Zeramika eta Margo Udal Eskoletako matrikulak egiteko. Eskaerei erantzuna emateko 20.000 euroko aurrekontua dauka Eibarko Udalak. Diruz lagundu beharreko familia-kopurua uste baino handiagoa bada, aurrekontua gehitu egingo da.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream Ekintzaileentzako diru laguntzen deialdia kaleratu da
Lanbidek 71.200 euroko diru-laguntzak emango ditu enpresa ideia bat garatzeko eta enpresa jarduera berriak abian jartzeko. Eskaerak urriaren 5etik azaroaren 9ra bitartean egin ahal izango dira Debegesan, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartean.
Non kokatuta Albisteak
Albistea object code Eibarko Udalak 97.000 euroko diru-laguntza emango die EMGIri eta Merkatarien Elkarteari, sustapen eta prestakuntza jardueretarako
Udalak bi hitzarmen sinatuko ditu Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin eta beste bat Merkatarien Elkartearekin. EMGIrekin sinatutako lehenengo hitzarmenean, Udalak 34.800 euroko diru-laguntza emango du, Gabonetako argiztapena instalatzeko. Bigarrenean, berriz, Udalak 35.900 euroko diru-laguntza emango dio EMGIri merkataritza sektorea eta ostalaritza sustatzeko. Hirugarren hitzarmena Merkatarien Elkartearekin sinatuko du Udalak; hitzarmen horren bitartez, 27.000 euroko diru-laguntza eman die merkatariei beren elkarteko txartela eta puntu eta zozketa programa sustatzeko.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Eibarko Udalak bigarren urtez jarraian lagundu ditu hiriko enpresa txiki eta ertainak beren 'Erronka Teknologikoak' proiektuetan
Eibarko hamahiru enpresak 2.700 eta 3.000 euro bitarteko diru-laguntzak jaso dituzte proiektu berriak diseinatu eta diagnosia egiteko. Eibarko Udalak hiriko enpresekin duen konpromisoari esker, diruz lagundu ahal izan dira aurkeztu diren eskaera guztiak. Eskaera guztiek eskatutako baldintzak betetzen zituzten. Gainera, Udalak aurten aurrekontua laukoiztu egin du hiriko enpresei diru-laguntzak emateko, 9.000 €-tik 36.000€-rarte.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Eibarko Udalak hiriko 29 langabeturen kontratazioa bultzatu du 2015ean
Udalaren eta Lanbideren arteko lankidetzaren bitartez, diruz lagundu ahal izan dira 9 kontratazio berri Eibarko hainbat enpresatan, Kontrataziorako Laguntzak programari esker. Aurten, 90.000 euro bideratu dira aipatutako programara. Bestalde, Eibarko Udalak, Lanbideren kolaborazioaren bitartez hau ere, 20 pertsona kontratatu ditu Udaleko hainbat lanpostutarako.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Argitaratu dira 18 eta 35 urte bitarteko Eibarko gazteei zuzendutako etxebizitza alokatzeko diru-laguntzen programaren oinarrriak
Horren bidez, Eibarko Udalak gazteei aukera gehiago eskaini nahi dizkie euren behar eta egoeretara ondo moldatzen den etxebizitza duina lortzeko. 2016ko udal-aurrekontuak onartzen direnean, deialdia argitaratuko da, eta interesdunek zer agiri aurkeztu behar duten jakinaraziko da. Oinarriak argitaratu ondoren, 30 eguneko epea hasi da alegazioak aurkezteko.
Non kokatuta Albisteak
Albistea object code Eibarko Udalak herriko enpresei laguntzeko beste laguntza deialdi berri bat kaleratu du, langabeak kontratatzeko
Pizgarri berri honekin –42.000 €-koa– Udalak enplegua bultzatzeko hartua daukan konpromisoa adierazten du eta, aldi berean, herriko enpresa txikiei eta ertainei lagundu nahi die. Urte honetan zehar, kontratuak egiteko laguntza-ildo berri baten deia kaleratuko du, azken urteotan programa hau garatzeko Udalak egin duen bide berberari jarraituz.
Non kokatuta Albisteak