Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Galdutako gauzak

Kode Zibilaren 615 eta 616 artikuluek arautzen dute galdutako gauzak entregatzeko eta jasotzeko modua.

Galdutako gauzen bulegoa Udaltzaingoan dago Eibarren; beraz, kalean gauzaren bat topatzen baduzu, han entregatu behar duzu. Egunean zehar edozein unetan etor zaitezke gure bulego horretara, bilatutakoa entregatzeko edo galdu duzuna hemen dugun galdetzeko.

Udaltzaingoak urte biz gordetzen ditu topatutako gauzak. Gorde zirenetik urte bi igaro eta gero, ez bada jabea agertu, aurkitu duenari entregatzen zaio.