Pegora, Herritarren zerbitzurako bulegoa

Pegora

Herritarren zerbitzurako bulegoa

Leihatila bakarra duzu gestioak egiteko edo argibideak eskatzeko.

Udaletxeko beheko solairuan gauzkazu. Hartu-emanetarako telefonoak: 010 / 943-708400. Helbide elektronikoa: pegora@eibar.eus.  

Bertara etorriz gero, hauek dira  eskaintzen dizkizugun zerbitzurik behinenak:

  • Informazioa eta norabideak ematea.
  • Udalari egin nahi dizkiozun eskaerak eta eskari-orriak erregistratzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundira eta Eusko Jaurlaritzara bidali nahi dituzun agiriak edo dokumentuak erregistratzea eta bidaltzea.
  • Udal Erroldako inskripzioak eta bolanteak egitea.
  • Hirigintzako lizentziak bideratzea.
  • Beste lizentzia eta baimen batzuk bideratzea.
  • Zergak eta tasak bideratzea.
  • Diru-laguntzak bideratzea.
  • Udalak egiten dituen kontratuetarako eskaintzak jasotzea.
  • Ikastaroen matrikulak eta izen-emateak, lehiaketarakoak...
  • Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak jasotzea.

Telefonoz deituz gero (010 / 943708400), hona hemen jaso ditzakezun zerbitzuak:

  • Etxetik nahi duzun informazioa eta norabideak jasotzea.
  • Biztanleen Udal Erroldaren bolanteak eskatu eta zure etxean jasotzea, baita ordaindutako erreziboen frogagiriak eta udal tramiteak egiteko prestatutako orriak ere.
  • Banku-helbideratzeak bideratzea.
  • Helbide fiskala bideratzea.
  • Lehiaketetan izenak ematea.
  • Kexak eta iradokizunak etxetik egitea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, SAKATU HEMEN.

Ordutegia

Jendea hartzeko orduak:

Astelehenetik asteazkenera: goizez 8:30-14:30. Arratsaldez: 15:30-19:00. Ostegun eta ostiraletan: 8:30-14:30.

Udako sasoian:

  • Uztailaren 1etik irailaren 30era: goizean bakarrik, 8:30-13:30.

 

010 / 943708400 telefonora deitzeko orduak:

Astelehenetik asteazkenera: 8:00-19:00. Ostegun eta ostiraletan edo barikuetan: 8:00-15:30.

Udako sasoian:

  • Uztailaren 1etik irailaren 30era: goizean bakarrik: 8:00-14:00.
  • Arduradun teknikoa Imanol Alberdi
  • Helbidea Untzaga plaza, 1 - Beheko solairua
  • Telefonoa 010 / 943708400
  • Posta elektronikoa pegora@eibar.eus