Legarre musika sorkuntzarako gunea

Legarre musika sorkuntzarako gunea edozein musika estilotan entseguak egiteko, musika lantzeko, ikasteko eta sortzeko leku bat duzu. Laurehun metro koadro ditu, eta zortzi gela, grabatzeko gela bat eta zerbitzuak.

Kultur azpiegitura hori 1996an hasi zen lanean, eta hasieratik, behar ziren lehiaketak irabazita, Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak kudeatu du. Azpiegitura aitzindaria da, eta Akitaniako, Kataluniako, Madrilgo eta Euskadiko hainbat udaletako teknikariek eta politikariek bisitatu dute. Euskadikoetatik, besteak beste, Sestao, Legazpi, Irun, Errenteria eta Ermukoek.

Informazioa:

kultura @eibar.eus    Tel. 943 708435