Kultura

Kultura

Eibarko Udalaren Kultura Sailekoon helburua hauxe duzu: kultura eibartarron eskura jartzea eta udalerrian kulturaren arloa bultzatzea. Horretarako, neurriak hartzen ditugu kultur sustapenari, prestakuntzari, zabalkundeari eta sorkuntzari begira, eta eragileen eta taldeen parte-hartzea bultzatzen dugu. Neurri horiek esparru askotakoak dituzu: musika, antzerkia, arte plastikoak, ikusizko arteak, liburutegia, kultur ondarea eta jaiak, baita umeentzako eta gazteentzako aisialdia eta astialdia ere. Herriko kultur egitarauaren berri emateko, [e]kultura aldizkaria erabiltzen dugu. Hor ikusiko duzu herriko taldeek eta Udalak zer jarduera antolatzen dituzten.

Antzerkia

Coliseo antzokiaren urteko egitaraua (umeentzakoa zein helduentzakoa), Eibarko Antzerki Jardunaldiak eta Debabarreneko Eskola Antzerkiaren Erakusketa.

Musika

Coliseo antzokiko kontzertuak, Cielito musika banda eta Usartza txistulari taldea.

Arte plastikoak

Portalea erakustaretoa eta Marrazketa eta Zeramika Eskola.

Ikusizko arteak

Coliseo antzokiaren urteko zinema egitaraua (umeentzakoa zein helduentzakoa), Indalecio Ojanguren Argazkilaritza lehiaketa, Argazkilaritza Maiatzean, eta Asier Errasti Film Laburren Zinemaldia, herriko kultur taldeen laguntzarekin antolatua.

Juan San Martin liburutegia

Armagintzaren Museoa

Jaiak

Aratusteak, sanjuanak, arratiak edo Arrateko Amaren jaiak eta San Andres jaiak antolatzen ditugu.

Abontza, Aginaga, Amaña, Azitain, Legarre, Santa Kruz eta Urki auzoetako jaiak, Euskal Jaia, Bien Aparecida ama birjinaren jaia, Dia das Letras Galegas eta Lambretten kontzentrazioa koordinatzen ditugu eta diruz laguntzen.

Aisialdia eta astialdia

Indianokua gaztelekuko gazteentzako urteko egitaraua.

Umeentzako eta gazteentzako programak: Afariketan, Oporrak Afariketan, Udan Jolasean, haurrentzako Gabonetako Guai jolas parkea, Olentzero, Erregeetako desfilea eta Gaztetan.

Azpiegiturak

  • Portalea

Juan San Martin liburutegia, erakustaretoa, areto nagusia, bilera gelak, dantza aretoa, lantegiak (sukaldaritza, argazkilaritza, grabatu, eskulangintzakoak), marrazketa eskola, zeramika eskola, Udal Euskaltegia, Juan Bautista Gisasola Herriko Musika Eskola eta Armagintzaren Museoa.

Ordutegia

Astelehenetik barikura, 09:00etatik 21:30era.

Zapatuan, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.

Domekan eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00era.

Udako ordutegia

Uztailean, astelehenetik barikura, 09:00etatik 20:30era

Abuztuan, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:30era

 

  • Arduradun politikoa Francisco Javier Lejardi Galarraga
  • Arduradun teknikoa Jose Luis Gonzalez "Poxpolo"
  • Helbidea Bista Eder 10 - Portalea eraikina
  • Telefonoa 943 708435
  • Posta elektronikoa kultura@eibar.eus