Etxeko laguntza

Helbide elektronikoa: etxezetxekozerbitzua@eibar.eus

Etxeko laguntza gizarte-zerbitzu bat duzu, etxean bertan banakako laguntza ematen dizuna; hala, askatasun handiagoa izango duzu eta etxetik irten beharrik ez.

Hona hemen laguntza hori jaso dezaketenak:

- Beren kabuz moldatzeko gai izan ez eta besteen beharra duten pertsonak edo egoera horretara iristeko arriskua dutenak

- Ezinduak

- Hilurreneko gaixotasunen bat izanda edo orduan gaixorik egonda eguneroko zereginetarako zailtasunak dituzten pertsonak

- Familiak eman beharreko babesaren eta arretaren falta duten adingabeak

- Karga gehiegi, harreman gatazkatsuak, gizarte-egoera arriskutsuak eta/edo gaixotasun fisiko edo burukoek dakartzaten arazoak dituzten familiak edo pertsonak

- Gizarte Zerbitzuen Batzordearen ustez zerbitzuen laguntza jasotzeko moduan dauden herritar guztiak

Laguntza ematen dizu ZEURE BURUA ZAINTZEKO (zeure higienea, elikadura, medikazioa…) eta/edo ETXEKO ZEREGINAK BETETZEKO (garbiketa, erosketak…).