Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskara

Bi zerbitzu ditu:

Euskara zerbitzuaren egiteko nagusia, bai udal barrura begira, bai udalerri osora begira, euskara normalizatzeko planak diseinatu eta ekintza eta neurrien bitartez garatzea da, betiere euskararen ezagutza, erabilera eta kalitatea sustatuz eta horiek bermatzeko pausoak emanez.

Funtzioak:

  • Familia, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, aisialdia, kirola, arlo sozio-ekonomikoa, teknologia berriak, hedabideak... esparruetarako planak eta egitasmoak diseinatzea, laguntza ematea eta neurriak hartzea euskararen normalizazioari begira.
  • Udal barruan euskara normalizatzeko planak diseinatu, kudeatu eta jarraipena egitea.

Udal Euskaltegiak euskara normalizatzeko duen egiteko nagusia herritarrak euskalduntzea eta alfabetatzea da, Hezkuntza sistemaren osagarri jokatuz, 16 urtetik gorakoei eskainia baita. HABEk ezarritako curriculumari jarraituz, maila guztietako klaseak ematen dira euskaltegian, aurrez aurre eta ON LINE. Ordutegi zabala eta erritmo ezberdinak eskaintzen dira (egunean 2 orduko ikastaroak, 4 orduko trinkoak; astean 2 egunekoak; 100 orduko ikastaroak…). Autoikaskuntza BOGA programaren bidez ematen da.

Ordutegia

  • Astelehenetik eguenera, 08:30-14:00 eta 16:30-19:00; barikuetan, 08:30-14:00.
  • Arduradun politikoa Francisco Javier Lejardi Galarraga
  • Arduradun teknikoa Junkal Txurruka Arrizabalaga
  • Helbidea Portalea eraikina, 2. solairua. Bista Eder kalea, 10
  • Telefonoa 943 700 912
  • Posta elektronikoa euskara@eibar.eus
  • Webgunea www.eibar.eus/eu/kultura/euskera
Euskara