Zerbitzuak

Bezeroei argibideak eta informazioa ematea:Kontsulta gela
Egiten diren kontsultak erantzutea, Artxiboan bertan, telefonoz, faxez, emailez eta posta bidez.
Dokumentuen inguruko argibideak eta aholkuak ematea.
Beste dokumentu-iturri batzuen inguruko argibideak eta aholkuak ematea.

Kontsultak: Udal Artxiboan bertan. Artxiboak zortzi ikerlarirendako ikerketa-gela du; mikrofilmeak irakurtzeko irakurgailu-erreproduzigailua eta artxiboko fondoak kontsultatzeko propio jarritako ordenagailu bat.
 
 
Erreprografia: Dokumentuak ondo badaude, egoera onean, udal artxiboko ekipamenduak kopiak egiteko aukera ematen du. Horretarako, fotokopiagailua, mikrofilmeen erreproduzigailua eta agiriak eskuratzeko eta erreproduzitzeko ekipoa ere badu.
Bisita
Kulturaren arloarekin lotutako jardunak: Udal Artxiboa Ego Ibarra batzordearekin ari da elkarlanean oroimen historikoa berreskuratzearren.

 

 

ESTATISTICA