Zerbitzuak

Hauek dira gure eginkizunak:
  • Langileen Erregistroa mantentzea eta eguneratzea.
  • Urteko Lan-eskaintza publikoa kudeatzea.
  • Langileak hautatzeko eta kontratatzeko prozesuak egitea.
  • Barne mugigarritasuneko prozesuak kudeatzea.
  • Lanpostuen eta langileen zerrendak mantentzea eta eguneratzea.
  • Ordainsariei buruzko autuak bideratzea eta konpontzea.
  • Baimen eta lizentzia eskaerak kudeatzea.
  • Administrazio-egoeren aldaketa eskaerak bideratzea.
  • Lanpostuen balorazioa egitea.
  • Lanera ez etortzeak/absentismoa kontrolatzea eta horren inguruko kontrol medikoa kudeatzea.
  • Langileen Batzordearekin eta Enpresa Batzordearekin hartu emanean egotea.
  • Prestakuntzarako planak kudeatzea.
  • Zehar-ekintzak kudeatzea eta Arlo guztiak hobetzeko jarduketak kudeatzea, bultzatzea, sustatzea eta koordinatzea.
  • Udal erakundeei, langileriaren eta antolaketaren alorrean, aholkuak ematea.
  • Pertsonal eta Barne Araudiko batzorde bien Idazkaritza, Lan Batzordekoa eta Batzorde  Aholkularikoa.
  • Administrazioa Eraberritzeko eta Zerbitzuen Kalitatea bermatzeko Plana egitea eta koordinatzea.
  • Administrazioa eraberritzeko, zerbitzuak  eta kalitatea hobetzeko eta erantzukizun horri erantzuteko proiektuak edo zehar-eraginekoak zuzentzea, bultzatzea, aholkatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea. 
  • Hobekuntza etengabeari begira egindako ekintzak diseinatzea, planifikatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, eta Eibarko Udalarentzat egokiak diren antolaketa-betekizunetan aritzeko modu onak hautematea.
  • Udalean hobekuntza etengabeko eta kalitatea ziurtatzeko sistemak ezartzea, hobekuntza-aukerak antzemateko produktibitatea eta kalitatea kontrolatzeko prozedurak zehaztuz eta aplikatuz.
  • Antolaketaren egitura aztertzea, zerbitzu guztien artean dauden elkar hartu emanak jorratzea,  Udalari esleitu zaizkion betekizunak urkultzea… Era horretan, antolaketa, prozedurak, agiriak, azpiegiturak eta lan-sistemak hobetzeko proposamenak egin eta ezartzea, zerbitzuetan produktibitaterik eta kalitaterik handiena lortzeko xedez.
  • Prozeduren, agirien, inprimakien, lan-sistemen, esku-liburuen eta jarraibideen udal sistema egunean edukitzea, etengabe;  eta sistema horiek erakundeko langileen artean banatzen direla ziurtatzea, han esandakoak asimilatu, ulertu eta martxan zuzen ipini daitezen.
  • Udal komunikazioaren plangintza estrategikoa, barnekoa zein kanpokoa.
  • Udal web-orriaren diseinua, plangintza, kudeaketa eta koordinazioa. Udal web-orriaren eduki batzuk lantzea.
  • Udal web-orrian Udalaren Gardentasun Ataria sortzea, kudeatzea eta koordinatzea, baita eibar.gipuzkoairekia.eus plataforma ere, herritarrentzako interes gehieneko udal informazio guztia batzeko asmoarekin, informazio hori modurik erraz eta zuzenenean emanda,   gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko Legeak eskatzen dituen betekizunen arabera.
  • Udalaren kontu ofiziala sortzea, kudeatzea eta koordinatzea Gizarte Sareetan. Udal arloetan dauden gainerako kontu ofizialak kontrolatzea eta haien jarraipena egitea.
  • “Estilo Gida: komunikazioa web-orrian eta sare sozialetan” gida sortzea udal langileentzat bakarrik. Esku-liburu hori egunean edukitzea eta Udaleko langileen artean banatuko dela ziurtatzea.