Alkatetza

Udaletxeko 2. solairuan aurkituko gaituzu.

Alkatetza duzu Alkateari laguntzeko organoa, zeregin hauek dituena:

  • Alkateak egunero dituen egiteko guztien agenda eta bisitak antolatzea eta koordinatzea; herritarrei erantzutea eta arreta eskaintzea, telefonoz eta aurrez aurre; korrespondentzia kudeatzea; artxibo-lanak egitea. 
  • Alkateak eskatzen duen informazio guztia eta agiriak eskuratzea, Udala osatzen duten ordezkapen- eta administrazio-organoak zuzentzeko eta koordinatzeko duen zeregin hori betetzeko ezinbestekoak zaizkionak. 
  • Alkateak  errealitate sozialaren egoeraz eta bilakabideaz jakin behar duen guztiaren berri izan dezan, behar diren beste azterlan, txosten eta ekintza egitea udal gobernuaren jardunbideko arlo guztietan, eta batik bat, udal jardunari dagokion esparruan.
  • Alkatetzak eta Udal Gobernuak hedabideekin dituzten hartu-emanak bideratzea eta antolatzea.

Ordutegia

Astelehena:
09:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:00

Martitzenetik barikura:
09:00 - 14:00

Udako ordutegia:
Astelehenetik barikura:
09:00 - 13:30

  • Arduradun politikoa Jon Iraola Iriondo
  • Idazkaria Elena Silvares Orueta
  • Helbidea Untzaga plaza, 1. 20600 Eibar
  • Telefonoa 943-708401
  • Posta elektronikoa alkatetza@eibar.eus
  • Webgunea www.eibar.eus