Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Plan Orokorraren 6. aldaketa - Errebaleko orubea

Eibarko HAPNren 6. Aldaketari, Errebaleko orubeari buruzkoa, hasierako onespena eman zaio.

HAPN aurreikuspenak garatu barik zeudenez, 2013ko uztailean parte-hartze prozesua jarri zen abian Errebaleko orubeari eman behar zitzaion erabilera eta erabilera horri egokitutako eraikuntza eta urbanizazioa berriro zehazteko. Parte-hartze prozesutik atera zen ondorioa hauxe izan zen: partzelaren erabilera nagusiak ezin zuela jarraitu —indarrean dagoen planeamenduak jasotzen duen bezala— hirugarren sektoreko merkataritza-zentrorako erabilerakoa izaten: gune publikokoa eta komunitate- edo herri-ekipamendukoa behar zuela izan, eta batik bat, kultura-erabilerakoa.

Ondorio horiek oinarri hartuta, Eibarko HAPNren 6. Aldaketa, Errebaleko orubeari buruzkoa, idatzi egin da eta hasierako onespena eman zaio.


Onartutako dokumentua jendaurrean uzten da hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu zenetik, apirilak 10. Edozein pertsonak bidezkotzat deritzon alegazioak aurkeztu ahal izango ditu, maiatzak 11ra arte, hau barne.