Plan Orokorraren 4. aldaketa - Txonta eremua (hasieran onartutako testua)

Hasieran onartutako aldaketa horrek jaso egiten ditu adostutako berroneratze-aurreikuspen guztiak, etxebizitza berriak eraiki eta enpresak lekuz aldatzeko erabakiak; eta hain zuzen ere, auzo horretako urbanizazio planetan zeresana eta zerikusia duten eragile guztiek eratu zuten Txontako Mahaia hartan hartutakoak.

Hasiera batean behintzat, gaur egun han dauden etxebizitza gehienak finkatu eta beste 500 etxebizitza berri gehiago eraikiko dira. Jasoko diren etxebizitza berri horietatik, % 40 gutxienez, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak izango dira. Beste 35, errealojoetarakoak.