Plan estrategikoa

Zer da?

Plan Estrategikoa, datozen urteotan Eibarko herriaren garapen sozioekonomikoa hobetuko duten asmorik onenak aukeratzeko, herriko erakunde guztiek herriaren planifikazioaren alde egin duten ahaleginaren ondorioa da.

Zer da ekarriko duguna?

Plan Estrategikoak bideak markatzen ditu datozen urteotan Eibar eskualde osoaren sendotze prozesuan aitzindari izan dadin; horretarako, Eibar berritu horretatik abiatua, Euskal Herri osoan protagonismo gehiago edukiko du.

Nork bultzatu du?

Eibarko Plan Estrategikoa udalaren ekimenez sortu da; talde politiko guztiak eta udalerri honetan eragin eta zeresan handia duten erakunde eta elkarte nagusienak ditu laguntzaile.

Zenbat denborarakoa da?

Plan Estrategikoa urte bitan egin da eta bertan azaltzen diren asmoak 8 edo 10 urte barru gauzatuko dira.

Onespen data : 1998/04/27