Etxebide

Etxebideren helburua, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren alorrean martxan jarrita dituen laguntza-programen inguruko zerbitzuak ematea da.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, Etxebide programa barruko BOE bat eskuratu nahi baduzu, etxea erosi edo etxea errentan hartu nahi baduzu, aurrenik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak duen Eskatzaileen Erregistroan eman behar duzu izena, Etxebideren bidez kudeatzen dena.

Erregistroa zabalik duzu beti, epe-mugarik gabe. Etxebiden izena ematen baduzu, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen BOE edo Babes Ofizialeko Etxebizitzen sustapenetan sar zaitezke, beti ere zure eskabidean esandakoaren arabera eta ezarrita dauden baldintzak betetzen badituzu.

Inskripziorako behar den dokumentazioa bete edo osotu ondoren, Pegoran sar dezakezu, erregistroan.

Argibide gehiago nahi baduzu, jo ezazu Etxebideren webgunera.